Zabala-Fernandez nagusi I. Emakumea Pilotari Irekian
Joan den larunbatean, Emakumeen Nazioarteko Egunean, martxoaren 8an, amaitu zen Agiñan Irekia. Bertan, 3 eta 4.posturako partida eta finala jokatu ziren arratsaldeko 16:00etan hasita. Hona hemen emaitzak:
1. taldea | 2. taldea | |||
3-4.postua | Goenaga-Lucas | 21 | 30 | Pagola-Ugalde |
Finala | Redondo-Errasti | 22 | 30 | Zabala-Fernandez |
3-4. posturako partida
Hernaniko gaztetxoek lortu zuten garaipena, ezustean neurri batean, Goenaga-Lucas bikotearen aurka. Ez zen oso partida polita atera, nahiz eta erdi ingurura arte markagailuan paretsu ibili ziren bi bikoteak. Amaieran, merezimenduz heldu ziren 30era urdinak.
Finala
Partida lehiatua izan zen hasieran, baina Zabala-Fernandez bikoteak oso garbi zuen zer egin behar zuten garaipena eskuratzeko. Gauzak horrela, Errasti mugiarazi eta nekarazi zuten, ondoren espazio librea sortu eta tantoa amaitzeko. Pentsatutakoa oso zuzen irten zitzaien eta markagailuan zulo handia ireki zuten partidaren erdialdera (14-24). Hala ere, gorriak hurbildu egin ziren azken txanpan (21-25) eta ordutik aurrera urdinek urduritasun pixka bat gehiagorekin izan bazen ere, garaipnea eskuratzea lortu zuten.
Amaieran, parte hartzaile guztiek eskuratu zuten saritxo bana eta denak gustora etxeratu ziren. Hasiera batean, behintzat, oso esperientzia aberasgarria izan da eta datorren urtean ia ziur berriz ere antolatuko da.
Zorionak denoi eta hurrego batera arte!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: