Elguezabal-Mendizabalentzat Emakumezkoen I. El Diario Vasco Saria
Herenegun, martxoaren 9an, amaitu zen Emakumezkoen I. El Diario Vasco Saria, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Bertaratutakoek bi norgehiagoka ikusteko aukera izan zuten, 3 eta 4. posturako neurketa lehenengo eta final handia ondoren. Hona hemen emaitzak:
1. Taldea | 2. Taldea | |||
3. eta 4. postuak | Fernandez-Larrion | 15 | 30 | Agirre-Ruiz de Larramendi |
Finala | Elguezabal-Mendizabal | 30 | 24 | Urkizu-Serre |
Jarraian partiden inguruko kronikatxo bana irakur dezakezue.
3-4. posturako lehia
3. eta 4. postuak erabakitzeko jokatu zen neurketan, aurreko astean adierazi bezala, Housset-Montesek ez zuten jokatzerik izan, eta Fernandez-Larrionek ordezkatu zituzten. Beste bikotea Agirre-Ruiz de Larramendik osatu zuten. Partiduak ez zuen parekotasun handiegirik izan, baina tanto politen bat edo beste ikusi ahal izan zuten bertaratu zirenek. Azkenean, urdinek (Agirre-Ruiz de Larramendi) batere arazorik gabe poltsikoratu zuten garaipena, 30-15eko emaitza lortuta.
Finala
Faboritoek aurrikuspenak bete zituzten eta Elguezabal-Mendizabal bikoteak etxeratu du DV Sariko lehenengo txapela. Partidu polit eta ikusgarriaz gozatu zuten han izandako 500 ikusleek. Bi atzelarien joarekin harrituta geratu zen bat baino gehiago, eta bi aurrelariek ere tanto politak egin zituzten, bertan zirenek txaloz eskertu zituztenak. Azkenean, ligaxkako emaitza berarekin amaitu zen partida, 30-24.
Amaieran sari banaketa burutu zen eta parte hartzaileek luntx bat ere izan zuten. Oso gustora agertu ziren bai parte hartzaile, antolatzaile eta ikusleak Tolosan ikusi zutenarekin eta Sari honen balorazio baikorra egin dute.
Datorren urtean gehiago eta hobeto!!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: