Emakumea Pilotari

Emakumeok ere pilotan aritzen garelako

Asteburu honetan jokatu dira ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldiko neurketak Emakumezkoen I. El Diario Vasco Sariaren baitan. OTSAILAK 22, Amasa Evaristti-Unanue 16 30 Housset-Montes Fernandez-Arozena 16 30 Elguezabal-Mendizabal 1. Evaristti-Unanue 16 / Housset-Montes 30 Txapelketako azken neurketa zuten Evaristti-Unanuek joan zen ostiralekoa eta lehiarako prest zirela hasiera-hasieratik nabarmendu zuten. Partidu polit eta lehiatua jokatu zuten lau pilotariek, nahiz eta, euren segurtasun eta jokoari esker, txapelketako hiru partiduak irabazita sailkatu diren finalerdietara Houss...


Bihar, otsailaren 22an, eta igandean, hilaren 24an, jokatuko dira Emakumezkoen I. El Diario Vasco Sariko ligaxkako azken partiduak. Ostiraleko bi norgehiagokak Amasan (Villabona) jokatuko dira eta igandekoak, berriz, Egiako kiroldegiko pilotalekuan (Donostia). Hona hemen asteburu honetan jokatuko diren partiduen kartelera: 2008ko otsailak 22, AMASA (Villabona), 21:15 1 EVARISTTI-UNANUE     HOUSSET-MONTES 2 LEUNDA-AROZENA     ELGUEZABAL-MENDIZABAL Ostiraleko partiduetan ez dago gauza handiegirik jokoan, Housset-Montes eta Elgueza...


Etzi, otsailak 23, jokatuko dira Agiñako pilotalekuan I. EmP Irekiko final-laurdenetako neurketak. Orain arteko jardunaldietan bezalaxe, arratsaldeko 16:00etan hasita lau neurketa jokatuko dira. Final-laurdenetara multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak igaro dira. Era honetan, hauek izango dira datorren larunbateko partiduak: A1    REDONDO-ERRASTI     JAUREGI-LUJANBIO     D2    C1     GOENAGA-LUCAS     LIZEAGA-PEREZ      B2 D1    URBIST...


Pasa den asteburuan jokatu dira DV sariko ligaxkako 2. jardunaldiko neurketak Asteasu eta Urretxuko pilotalekuetan. Hona hemen bertan jokatutako partiden emaitzak eta kronika labur batzuk, argazkiekin batera. ASTEASU. Otsailak 15, ostirala 1. TALDEA 2. TALDEA Manzisidor-Argain 14 30 Housset-Montes Elguezabal-Mendizabal 30 20 Muneta-Gordon 1. MANZISIDOR-ARGAIN / HOUSSET-MONTES: 14-30 Housset-Montes bikoteak bikote sendoa dela erakutsi zuen beste behin Asteasun. Maritxu Houssetek laguntza handia ematen dio bere atzelariari, pilota txarrak kenduz, eta tantoak amaitzen ere badakiela arg...


Joan den larunbatean, otsailaren 16an, jokatu ziren Agiñako pilotalekuan txapelketa ireki honetako ligaxkako azken neurketak. Hona hemen bertan jokatutako partiden emaitzak: MARTINEZ-MARTINEZ 30 11 OTXOTORENA-GUTIERREZ URBISTONDO-ZABALA 30 8 BAÑALES-ORUBE PAGOLA-UGALDE 13 30 REDONDO-ERRASTI LIZEAGA-PEREZ 30 18 ZABALEGI-URKIZU Ligaxkari amaiera eman ostean, asrteburu honetan bertan, larunbatean, hain juxtu ere, jokatuko dira final-laurdenak. Jarraian dituzue taula batean asteburu honetako neurketak ere: REDONDO-ERRASTI     JAUREGI-LUJANBIO  ...


Bihar jokatuko dira Agiñan I. Emakumea Pilotari Irekiko ligaxkako azken partiduak. Partidu hauen ondoren erabakiko da zein izango diren final laurdenak jokatuko dituzten 8 bikoteak. Hona hemen asteburu honetako partiden berri: 1 MARTINEZ-MARTINEZ - OTXOTORENA-GUTIERREZ 2 URBISTONDO-ZABALA - BAÑALES-ORUBE 3 PAGOLA-UGALDE - REDONDO-ERRASTI 4            LIZEAGA-PEREZ - ZABALEGI-URKIZU Zorte on denoi eta bihar arte!!!


Gaur gauean  (21:00etan hasita) eta igande goizean (11:30etatik aurrera) jokatuko dira Emakumezkoen I. El Diario Vasco sariko partidak Asteasu eta Urretxun, hurrenez-hurren. Ligaxkako 2. jardunaldia izango da hau eta honakoa da asteburu honetako kartelera: 2008ko otsailak 15, ASTEASU, 21:00 1 MANZISIDOR-ARGAIN     HOUSSET-MONTES 2 ELGUEZABAL-MENDIZABAL     MUNETA-GORDON 2008ko otsailak 17, URRETXU (Ederrena) 11:30 1 AGIRRE-RUIZ de LARRAMENDI     EVARISTTI-UNANUE 2 URKIZU-SERRE     LEUNDA-AROZENA Zorte on d...


Otsailaren 8an jarri zen abian Emakumezkoen I. El Diario Vasco Saria. Zestoako pilotalekuan jokatu ziren lehen bi neurketak iluntzeko 9etatik aurrera. Jarraian dituzue ostiraleko zein igandeko emaitzak eta kronikatxo bat. OTSAILAK 8 - 21:00 1. TALDEA 2. TALDEA Evaristti-Unanue 15 30 Manzisidor-Argain Leunda-Arozena 14 30 Muneta-Gordon 1. EVARISTTI-UNANUE / MANZISIDOR-ARGAIN: 15-30 Bi zati izan zituen neurketa honek. Lehen erdia gogorra izan zen, berdindua, markagailuan 10-11ko emaitzara arte. Hortik aurrera, ordea, aldea ireki zuten garaileek (10-18) eta ho...


Joan den larunbatean, hilak 9, jokatu zen Aginagan I. EmP Irekiko 2.jardunaldia. Hona hemen bertan jokatutako lau neurketetako emaitzak: 1. TALDEA 2. TALDEA MULTZOA Tijero-Orube 23 30 Jauregi-Aburuza D Arrondo-Urbieta 9 30 Pagola-Ugalde A Otxotorena-Gutierrez 20 30 Goenaga-Lucas C Zabala-Fernandez 30 14 Lizeaga-Perez B Ligaxkako azken partida izan zen 4 bikoterentzat eta lehena, berriz, beste laurentzat. Beraz, ligaxkako azken jardunaldia oraindik jokatzeke dagoen arren (datorren larunbatean izango da), dagoeneko final laurdenetarako txartela lortu dute bikote hauek: A multz...


Atzo aurkeztu zuten Donostiako Unión Artesana elkartean Emakumezkoen I. El Diario Vaso Saria frontoi motzean. Bertan izan ziren txapelketan parte hartuko duten 16 pilotari, antolatzaileak eta beste zenbait lagun ere. Txapelketaren aurkezpena pilotarien familia-argazkia ateraz hasi zen. Ondoren, berriz, txapelketa honen xehetasunak azaldu zituzten antolatzaileek eta bukatzeko lunch bat izan zen bertaratutako guztientzat. Gaur bertan ekingo diote pilotariek lehia gogorrari Zestoako pilotalekuan. Lehen jardunaldiko neurketak jarraian agertzen dira: 2008ko otsailak 8, Zestoa (Kiroldegia). Ord...