Emakumezkoen I. El Diario Vasco Saria. Ligaxkako azken jardunaldia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-02-21 13:54

Bihar, otsailaren 22an, eta igandean, hilaren 24an, jokatuko dira Emakumezkoen I. El Diario Vasco Sariko ligaxkako azken partiduak. Ostiraleko bi norgehiagokak Amasan (Villabona) jokatuko dira eta igandekoak, berriz, Egiako kiroldegiko pilotalekuan (Donostia).

Hona hemen asteburu honetan jokatuko diren partiduen kartelera:

2008ko otsailak 22, AMASA (Villabona), 21:15

1

EVARISTTI-UNANUE

 

 

HOUSSET-MONTES

2

LEUNDA-AROZENA

 

 

ELGUEZABAL-MENDIZABAL

Ostiraleko partiduetan ez dago gauza handiegirik jokoan, Housset-Montes eta Elguezabal-Mendizabalek bitik bi garaipen lortu dituztelako eta beste biek, berriz, ez dutelako garaipenik eskuratu orain arte ligaxkan jokatutako partiduetan. Bihar Irantzu Leundaren ordez Uxue Fernandezek jokatuko du.

2008ko otsailak 24, EGIA (kiroldegia) 11:30

1

MUNETA-GORDON

 

 

URKIZU-SERRE

2

AGIRRE-RUIZ de LARRAMENDI

 

 

MANZISIDOR-ARGAIN

 

 

Igandeko partiduetan erabakiko da zein bi bikote izango diren finalerdietarako txartela eskuratuko dutenak. Izan ere, lau bikoteek garaipen bana lortu dute ligaxkako partiduetan. Beraz, igandean garaipena lortzen duten bi bikoteak izango dira finaledietan.

Zorte on denoi eta bihar arte!!

 


Utzi iruzkina: