Emakumezkoen I. El Diario Vasco Saria. Aurkezpena

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-02-08 13:48

Atzo aurkeztu zuten Donostiako Unión Artesana elkartean Emakumezkoen I. El Diario Vaso Saria frontoi motzean. Bertan izan ziren txapelketan parte hartuko duten 16 pilotari, antolatzaileak eta beste zenbait lagun ere.

Txapelketaren aurkezpena pilotarien familia-argazkia ateraz hasi zen. Ondoren, berriz, txapelketa honen xehetasunak azaldu zituzten antolatzaileek eta bukatzeko lunch bat izan zen bertaratutako guztientzat.

Gaur bertan ekingo diote pilotariek lehia gogorrari Zestoako pilotalekuan. Lehen jardunaldiko neurketak jarraian agertzen dira:

2008ko otsailak 8, Zestoa (Kiroldegia). Ordua: 21:00

1 EVARISTTI-UNANUE MANZISIDOR-ARGAIN
2 LEUNDA-AROZENA         MUNETA-GORDON

2008ko otsailak 10, Errenteria (Fanderia). Ordua: 11:30

1 URKIZU-SERRE         ELGUEZABAL-MENDIZABAL
2 HOUSSET-MONTES AGIRRE-RUIZ de LARRAMENDI

Zorte on denoi!!!!


Utzi iruzkina: