Larunbatean, otsailak 2, jarriko da abian I. Emakumea Pilotari Irekia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-01-29 17:28

Frontoi motzean, eta gomazko paletaz, jokatuko da I. Emakumea Pilotari Irekia.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) bertako neska federatuei jokatzeko aukera emateko sortu den txapelketa berri bat da hau. Izan ere, Euskal Liga (EHko elkarteen arteko txapelketa) da une honetan martxan dagoen lehiaketa ofizial bakarra. Gauzak horrela, eta laster hasiko den DV sarian parte hartuko ez duten pilotari asko daudela ikusirik, Txapelketa ireki hau antolatu du GEPFek. 

Aurreko albisteren batean jakinarazi arren, hona hemen ezaugarririk nagusienak:

  • Hasiera data: otsailak 2
  • Amaiera data: martxoak 8
  • Ordua: arratsaldeko 16:00etan hasita 4 partida
  • Lekua: Aginaga (Usurbil eta Orio artean)
  • Bikote partehartzaileak: 12 (11 gipuzkoar + arabar 1)
  • Joko-sistema: ligaxka, azken-laurdenak, finalerdiak eta finala

Ondorengo taulan agertzen dira Irekian parte hartuko duten bikoteak. (Oharra: kolore bakoitza multzo ezberdin bati dagokio.)

REDONDO-ERRASTI ARRONDO-URBIETA PAGOLA-UGALDE
ZABALA-FERNANDEZ ZABALEGI-URKIZU LIZEAGA-PEREZ
GOENAGA-LUCAS MARTINEZ-MARTINEZ OTXOTORENA-GUTIERREZ
URBISTONDO-ZABALA JAUREGI-LUJANBIO BAÑALES-ORUBE

Hona hemen asteburu honetan jokatuko diren partiden berri:

1. TALDEA (gorria)

2. TALDEA (urdina) MULTZOA ORDENA
Zabalegi-Urkizu Zabala-Fernandez B 1. partida
Jauregi-Lujanbio Urbistondo-Zabala D 2. partida
Redondo-Errasti Arrondo-Urbieta A 3. partida
Goenaga-Lucas Martinez-Martinez C

4. partida

Zorte on denoi eta larunbatera arte!!!

 


Utzi iruzkina: