Zer da Emakumea Pilotari Proiektua???
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, emakumeek pilota munduan duten parte hartzea sustatzeko asmoz, 2004an abian jarritako egitasmoa da hau. Hasi berri den 2007-08 denboraldia laugarrena da proiektu honentzat.
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa eta Gipuzkoako hainbat udalen laguntza ere jasotzen ditu.
Egitasmoa hiru arlotan banatzen da: eskola kirola, partaidetza-kirola eta kirol federatua. Arlo bakoitzean lantzen diren ekintza ezberdinak ondorengoak dira:
1. Eskola Kirola
- Sustapen jarduerak.
- Nesken pilota eskolen sorrera eta jarraipena.
- Gipuzkoako eskolarteko nesken paleta txapelketa.2. Partaidetzako kirola
- Emakumeei zuzenduriko paleta ikastaroak.
- Herriko festetan nesken paleta partidak.
- Neska eta emakumeen paleta txapelketa herrikoiak (jubenil kategoriatik gorakoentzat).3. Kirol federatua
- Emakumea Batzordearen sorrera eta jarraipena.
- Trinketeko teknifikazio guneak.
- Neska federatuen lehiaketa egutegiaren berrantolaketa eta txapelketen hobekuntza.
Lehen fasea amaitu ostean proiektuaren 2. faseari ekin zaio aurten bertan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: