Nesken pilota eskolak martxan

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2007-11-02 17:09

Emakumea Pilotari proiektuaren eskola kiroleko atalaren barruan kokatzen diren nesken pilota eskola batzuk martxan dira dagoeneko, eta beste batzuk, berriz, bidean.

Pilota eskola hauen ezaugarririk nagusienak jarraian laburbilduta ageri dira:

  1. Adina: 10-16 urteko neskak
  2. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaturiko begirakeak
  3. Saioak: astean behin
  4. Ikastaroaren iraupena: urritik ekainera bitarte
  5. Kuota: 60€ / urteko

Martxan daude jada honako herri hauetan:

  • Irura: astearte edo ostegunetan 18:00etatik 19:30etara
  • Azpeitia: astelehenetan
  • Hernani: ostiraletan
  • Tolosa: ostiraletan
  • Ataun: asteazkenetan 16:00etatik 18:00etara

Laster, azaroaren bigarren asterako, jarri nahi da martxan Legazpiko nesken pilota eskola. Asteazkenetan izango dira entrenamendu saioak, 18:30etatik 20:00etara.

Gai honen inguruko edozein zalantza argitu nahi izatera deitu Gipuzkoako Euskal Pilota Federaziora edo bidali mail bat e-posta honetara: emakumeapilotari@yahoo.com

 


Utzi iruzkina: