Hasi dira trinketeko teknifikazio entrenamenduak
Pasa berri den asteartean ekin zitzaien, beste denboraldi bat gehiagoz, neska federatuentzako trinketeko teknifikazio enrtenamenduei. Aurten, iazkoaren ildo beretik, 3 talde izango dira:
Þ Hasiberriak: asteartetan 19:00-21:00 Gaskan. Maila honetan bi talde izango dira. Hamabost egunez behin bi orduko entrenamendu saioa izango dute. Entrenatzailea: Maider Mendizabal
Þ Teknifikatuak: ostiraletan 20:00-22:00 Gaskan. Hauek bi orduko entrenamendu saioa izango dute astero. Entrenatzailea: Eli Lasa.
Azaroaren 5ean hasi zen hasiberrien lehen taldea eta azaroaren 9an ekingo diete teknifikatuen taldeko pilotariek, bihar bertan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: