Neska Federatuen III. Topagunea gaur bertan

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-09-05 11:54

Kirol federatuko atalean, denboraldiko lehen ekintza gaur bertan egingo dugu: NESKA FEDERATUEN III. TOPAGUNEA.

Anoetako Kirol Etxean (Donostian) izango da, ohiko moduan, 17:30etan. Topagune hau 2008-2009 denboraldiko aurkezpen bilera moduan erabiliko da.

Honakoa da gai-zerrenda:

1.- 2008-2009 denboraldiko behin betiko lehiaketa egutegia

2.- Ezker hormako Emakumea Pilotari txapelketa (noiz hasi, antolaketa, izenematea…)

3.- Jubenilen elkarteen arteko Gipuzkoako txapelketa.

4.- Teknifikazioa: antolaketa, taldeak, ordutegia, egutegia…

5.- Festetako erakustaldi partidak eta ekintza berezien aurkezpena (Naroa Epelde)

6.- Emakumearen Batzorderako pilotarien beste ordezkari bat behar dugu. Urtean 5-6 bilera izaten dira.

7.- Emakumea pilotari txapelketetako argazki bilduma nahi duenak eskaria egin dezake (2 € DVD bakoitzeko)

8.- Norberak lekarkeenak: galderak, dudak…

Topagunea amaitu ondoren, Gipuzkoako selekzioan aritutkoak KIROLGIKO 10. urteurreneko festara joango gara, arratsaldeko 19:30etan Gaskako kiroldegira. Festa amaieran opari bana jaso eta amaitzeko (21:30ak aldera) LUNTXA izango da.

Gero arte!


Utzi iruzkina: