Igandean ezagutuko dira finalerdietako pilotariak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-06-19 12:03

Datorren igandean, ekainaren 22an, jokatuko dira ligaxkako azken partidak Emakumezkoen Trinketeko I. El Diario Vasco Sarian. Bertan erabakiko da zein lau bikote izango diren finalerdietarako txartela eskuratuko dutenak.

Sei bikote ari dira lehian sari honetan, eta lau baino ez dira izango aurrera egiteko txartela eskuratuko dutenak. Horregatik, benetan erabakiorrak izango dira aste honetako norgehiagokak. Partidak goizeko 11:15etatik aurrera jokatuko dira, Ramuntxo Berri trinketean.

Hona hemen kartelera:

1. taldea 2. taldea
Leiza - Evaristti Etchelecu - Arozena
Mendizabal - Elguezabal     Muneta - Ruiz de Larramendi

Finalerdiak datorren asteazkenean, ekainaren 25ean, jokatuko dira arratsaldeko 20:00etatik aurrera Irungo Ramuntxo Berri trinketean bertan.

 


Utzi iruzkina: