Goenaga-Pierola nagusi 2. mailako Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketa.

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-07-03 17:52

Joan den ostiralean, ekainaren 27an, jokatu zen Donostiako Gaskan 2. mailako Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketako finala.

Bertan jokatzeko txartela eskuratu zuten bi bikoteek inguruko lagun eta fan ugari erakarri zituzten, gainera. 40 lagun inguru izango ziren gutxi gorabehera bertaratu zirenak. Beraz, izan zen nork animatua.

Hona hemen partidako emaitza:

1. taldea 2. taldea
Goenaga-Pierola 30 26 M. Zabala-Bañales

 Txapeldunak

 Txapeldunordeak

Finala jokatu ostean lau pilotariak gustura geratu ziren, eta, honenbestez, amaitutzat eman dute ia pilotari gehienek denboraldia.

Zorionak pilotari denei eta ondo pasa oporretan!! 


Utzi iruzkina: