Gaur jokatuko dira Emakumezkoen Trinketeko I. El Diario Vasco Sariko finalerdiak
Gaur, ekainaren 25ean, arratsaldeko 20:15etatik aurrera jokatuko dira Irungo Ramuntxo Berrin Trinketeko I. El Diario Vasco Sariko bi finalerdiak.
Ligaxka joan zen igandean, ekainaren 22an, amaitu zen. Hona hemen bertan jokatu ziren 3. jardunaldiko partiden berri:
1. taldea | 2. taldea | ||
Mendizabal - Elguezabal | 30 | 23 | Muneta - Ruiz de Larramendi |
Leiza- Evaristti | 30 | 29 | Etchelecu - Arozena |
Honakoak dira, berriz, gaur arratsaldeko 20:00etatik aurrera jokatuko diren partidak:
1. taldea | 2. taldea | ||
Urkizu - Comet | 30 | 28 | Espinar - Graciet |
Mendizabal - Elguezabal | 30 | 20 | Etchelecu - Arozena |
Finalerdietan garaipena lortzen duten bi bikoteek uztailaren 6an jokatuko dute finala Irunen bertan. Finalaren aurretik 3 eta 4. postuak erabakitzeko norgehiagoka ere izango da.
Nesken gomazko paletako goi-mailako neurketak ikusi nahi izanez gero, badakizue non eta noiz daukazuen hitzordua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: