Igandean jokatuko da Emakumezkoen Trinketeko I. El Diario Vasco Sariko finala
Ekainaren 8an, igandea, hasi zen Emakumezkoen Trinketeko I. El Diario Vasco Saria. Eta dagoeneko azken txanpan sartu da. Ekainaren 25ean, asteazkena, jokatu ziren finalerdiak, eta asteburu honetan izango da final handia. Datorren igandean, uztailaren 6an, hain justu ere.
Emakumezkoen Trinketeko I. El Diario Vasco Sari honetan izan diren pilotariak egungo munduko txapeldunak eta azpitxapeldunak dira, besteak beste. Hasiera batean bederen lehia gogorra aurreikusten zen, ikuskizun politarekin bat; eta aurreikusitakoa bete egin da.
Hona hemen igandeko partiden berri:
1. taldea | 2. taldea | ||
3 eta 4. postuak | Espinar-Graciet | 27-30 | Etchelecu-Arozena |
FINALA | Mendizabal-Pochulu* | 24-30 | Urkizu-Comet |
* Elguezabal-en ordez, lesionatuta dago, Pochulu ariko da.
Partidak goizeko 11:15etan hasiko dira eta jaialdiko bigarrena izango da finala.
Denok zaudete goi-mailako partida hauek ikustera gonbidatuta.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: