Ramuntxo eta Kuku Gipuzkoako txapeldun

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-04-21 12:15

Joan den ostiralean, apirilaren 18an, jokatu ziren Irurako Ametsa trinketean Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako finalak.

Bi final jokatu ziren gaueko 9etan hasita: jubenilen mailakoa eta nagusien mailakoa. Hona hemen emaitzak eta partidetako kronikatxo bana:

Kategoria 1. taldea 2. taldea
Jubenilak

Ramuntxo

Maitane Aburuza

Ainhoa Moron

30 24

Hernani 1

Eneritz Perez

Irati Ugalde

Nagusiak

Kuku

Itsaso Urkizu

Natalia Evaristti

30 14

Intxaurrondo

Miren Randez

Mertxe Gurrutxaga

Jubenilak: Ramuntxo, 30 - Hernani 1, 24

Aurrez ligaxkan elkarren aurka jokatu zuten partidaren antz handia izan zuen neska jubenilen mailako finalak. Izan ere, partidaren lehen herena parekatu samarra izan zen, baina, hortik aurrera, faboritoek ez zuten hutsik egin eta pronostikoak bete zituzten.

Nagusiak: Kuku, 30 - Intxaurrondo, 14

 

Partida  hasi aurretik (eta baita txapelketa bera ere) nahiko nabarmena zen gauza oso arrarorik pasatu ezean Kuku elkartekoak izango zirela jaun eta jabe nagusien mailan. Izan ere, elkarte honetako lau pilotariek alde oso handia ateratzen diete ondorengoei. Beraz, nahiz eta aurkariak gauzak ahalik eta gehien zailtzen saiatu, euren nagusitasuna agertu zuten trinketean, aurrez frontoian egin bezalaxe.

Zorionak denoi eta eutsi gogor!!!


Utzi iruzkina: