Ostiralean jokatuko dira finalak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-04-16 14:15

Datorren ostiralean, apirilaren 18an, jokatuko dira Irurako Ametsa trinketean Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako finalak.

Txapelketa hau bi kategoriatan jokatu da: jubeniletan eta nagusietan. Martxoaren 28an hasi zen jubenilena eta astebete beranduago, apirilaren 5ean, nagusiena. Jubeniletan 3 talde lehiatu dira eta nagusietan, aldiz, 6 izan ziren izena emandakoak. Finalerako txartela, ordea, kategoria bakoitzean bi taldek baino ez dute lortu.

Hona hemen ostiraleko finalen berri:

Kategoria 1. taldea 2. taldea Ordua
Jubenilak Ramuntxo Hernani 1 21:00, 1.partida
Nagusiak Kuku Intxaurrondo 21:00, 2.partida

Elkarteen arteko partiden emaitzak eta sailkapenen berri jasotzeko albo-zutabeko loturak erabil ditzakezue, eta argazkiak ikusteko, berriz, nahikoa da "Argazki galeria" aukeratzea.

Aurrerapen gisa, txapelketa hau amaitu ostean, hurrengo asteburuan, apirilaren 25ean, hasiko da Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketa. Iaz bezala, aurten ere bi mailatan arituko dira pilotariak: 1.a eta 2.a.

Zorte on finalistei eta animo!!!


Utzi iruzkina: