Ezker hormatik trinketera

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-03-23 11:49

                      

Gipuzkoan federatuta, gomazko paletan, jokatzen duten neskek ia amaitutzat eman dituzte ezker hormako txapelketak. Izan ere, martxoaren 8ko asteburuan amaitu ziren bai Emakumezkoen I. El Diario Vasco Saria eta baita I. Emakumea Pilotari Irekia ere.

Une honetan ezker horman ari dira pilotari batzuk GRAVN txapelketan eta badago txapelketa pribaturen bat edo beste ere, baina gehienek trinketera joko dute hemendik denboraldiaren amaierara arte lehiatzeko.

Gauzak horrela, martxoko azken asteburuan, martxoaren 28an, jarriko da martxan jubenil mailako nesken arteko Trinketeko elkarteen arteko Gipuzkoako Txapelketa. Astebete beranduago hasiko da neska nagusien mailan txapelketa bera.

Gipuzkoako elkarteen arteko trinketeko txapelketak amaitu ostean, berriz, Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketa jokatuko da. Iaz bezalaxe, izena ematen duten pilotariak bi mailatan bereiztuko dira.

Azkenik, maiatzaren amaiera-ekainaren hasieran (EmP amaitu ondoren) hasita, ezker horman egin bezala, Trinketeko Emakumezkoen I. El Diario Vasco Saria jokatuko da.

Ezker hormako frontoian ia astebururo jokatu baldin badute, trinketean ere ez dute atseden hartzeko asteburu askorik izango pilotariek.


Utzi iruzkina: