Larunbatean Emakumea Pilotari Eguna

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2012-05-24 22:30

Larunbatean, hilak 26, ospatuko da Tolosan Emakumea Pilotari Eguna. Ez da herrigunean izango, Uzturpe pilotaleku luzean baizik.

Goizeko 10ak inguruan elkartu eta hamar bat orduko jardun etengabeaz gozatzeko parada izango dute bertaratzen diren emakume paletariek. Hau ia ohiko hitzordua bihurtu da aisialdiko paleta ikastaroetan diharduten emakumeentzat, ikasturtea amaitzeko festa egun aparta baita.



Gipuzkoako Txapelketa Herrikoia, txoko ezberdinetan antolaturiko paleta saioa, bazkaria, dantzaldia eta bat-bateko paleta saioak ez dira faltako ziur aski.

Handik bueltan saiatuko gara datorren astean zertzeladaren bat ekartzen. 


Leave a Comment: