Nagusien Gipuzkoako txapelketako 3. jardunaldiko emaitzak eta asteburuko kartelera
Pasa den asteburuan jokaturiko partiden ondoren pixkanaka argitzen ari da ligaxka amaierako sailkapena zein izango den. Hona hemen emaitzak:
1. maila
HERNANI 2 |
17 |
30 |
SU-BERRI 2 |
HERNANI 1 |
30 |
13 |
ORIO |
2. maila
ZARAUTZ 1 |
16 |
30 |
ORIO |
HERNANI 2 |
30 |
17 |
HERNANI 3 |
HERNANI 1 |
20 |
30 |
ZARAUTZ 2 |
Asteburuko honetan, ligaxkako azken aurreneko jardunaldia jokatuko da eta pixkanaka azken fasera pasatu litezkeen taldeen izenak argitzen ari dira. Aipatu, bai 1. mailan zein 2. mailan lehiaketa sistema berdina erabiliko dela; hau da, ligaxkaren ondoren lehen postuan sailkatzen den taldea zuzenean finalera pasatuko da eta bigarren eta hirugarren sailkatuek final-erdia jokatuko dute. Beraz, zorte on denei!
4. jardunaldiko kartelera ofiziala lotura honetan aurkituko duzue: http://www.gipuzkoapilota.org/pub/cartelera.asp?idioma=eu
Iruzkinak
Utzi iruzkina: