Pulp Fiction

No profile photo Nik ere badut bloga | 2010-04-08 16:28


Baliteke bakarra izatea, baina aurrekoan Pulp Fiction filma ikusi eta ez zitzaidan gustatu.

Pertsonaiak gustatu zitzaizkidan, baita aktoreak ere (aktore-multzo bikaina).

Pertsonaien arteko arteko elkarrizketak oso onak iruditu zitzaizkidan. Hauei lotutako komentario batzuk bikainak dira, Me voy a casa a que me de un infarto, esaterako.

Umore fina du, umore beltza delakoa. Elkarrizketek irrifarre bat irudikarazten zuren nire ahoan.

Filmaren banaketa gustatu zitzaidan, "puzzle" moduan; pieza ezberdinak maisuki akoplaturik zeudela iruditzu zitzaidan.

Pelikularen bi ordu t'erdiak azkar igaro ziren, eta gehiago ikusi nahiez geratu nintzen.

Agian hori izan zen, gehiago nahi nuen, istorioak ez ninduen bete.

Baliteke bakarra izatea, baina aurrekoan Pulp Fiction filma ikusi eta ez zitzaidan gustatu.





Utzi iruzkina: