Nik ere badut bloga

Imanol izeneko pertsona baten bloga

Ez dakit zergatik baina arazoak dauzkat zerbitzari honekin. Zehaztasun gehiagorako aurreko zerbitzarian nago. Barkatu eragozpenak eta geroarte.


Dirudienez FACUA-kontsumitzaileak martxan elkarteak Power Balance España eskumuturrekoen etxea salatu du Osasun Ministeriaren aurrean, bere produktuak pseudomirarizko propietateak dituela esateagatik: oreka, indar, malgutasun, erritmo, koordinazio eta beste abarren handitzea, besteak beste.Eguneroko estres, kutsadura eta elikadura txarraren eragin kaltegarrien kontrako efektua egiten duela aldarrikatzen dute saltzaileek.Egia esan, ez dut uste horrelako eskumuturreko batek horrelako efekturik izan dezakeenik, eta, beraz, ez ditut 35€ ordaindu eskuratu ahal izateko. Dena den, badago kontrakoa...


Erlijioa herriaren opioa da adierazi dute autore askok historian zehar. Esaldia Marxekin erlazionatzen bada ere, beste batzuk erabili zuten berak baino lehenago. Gerorrek ere askatzen dugu askotan, erlijioren batekin lotutako gehiegikeriren baten berri izatean, ia automatikoki. Opioa medikuntzan garrantzia handiko sustantzia izan zen, analgesiko bezala edota koleraren tratamendurako erabilia. Konflikto sortzaile ere izan zen, Opioaren gerra izan zelakoaren eragile. Analgesiko izaera horrengatik droga bezala sekulako ospea hartzea eragin zuen, minaren ezabatzaile zen, eguneroko sufrimendua...


39

2
No profile photo Nik ere badut bloga | 2010-04-25 15:43

Horixe izan da Lagun Aro GBC saskibaloi talde donostiarrak egindako puntuazioa. Blancos de Rueda Valladolid taldearen kontra lortu du emaitza lotsagarri hau.Aurpegi ederra geratu zaie Valladolidera gerturatu diren 600 gipuzkoarrei, taldea jaitsiera matematikoa saihesten ikustera joan eta ACB ligako historian sartu dela ikustean, partida batean puntu gutxien erdietsi dituen taldea izanik. Bitxikeria bezala, ohore hori Valladolid berari kendu dio; 2001-2002 denboraldian 40 puntutan geratu zen partida batean.GBCko jolakariek egin zezaketen gutxienekoa zaleei bidaia eta sarreraren dirua itzultz...


Mundu hobe bati buruz hitz egiten dugu askotan, gure mundu idealaren proiekzioari buruz. Bakoitzak berea du, noski, baina ideia soiletan geratu ohi gara, mundua aldaezin bezala onartu eta gure ekintzek benetako aurrerapauso bat suposatuko ez dutela argudiatuz. Hala ere, badago amesten duena benetan egi bihur daitekeela uste duenik. Horietako bat da Enric Duran. Kontra-hazkundearen aldeko aktibista honek ezinezkoa dirudien zerbait lortu zuen: sistematik atera. 2008ko irailaren 17an “Gehien lapurtzen gaituenei 492.000€ lapurtu dizkiet” adierazi zuen  Crisi aldizkarian. 39 ban...


"Zale egin"

1
No profile photo Nik ere badut bloga | 2010-04-21 16:14

Blog hau irakurtzen duen norbait badago, ziurrenik Facebooka dudala jakingo du. Ez zait gustatzen argazkiak kuxkuxeatzen ibiltzea, izan ere argazki bakarra igo dut nire kabuz, profilean dudana, eta ez dakit besteren bat igotzeko gai izango ote naizen. Bertako testak hasieran barregarri iruditzen zitzaizkidan, baina aspaldi aspertu nintzen haiekin. Azkenaldian asteburuan bakarrik konektatzen naiz sare sozial honetara, eta talde barregarriren baten zale egiten naiz. Ez du inongo erabilera edo helbururik, baina lagunekin komentatzen barre egiteko balio dit. Ez dakit zein helbururekin,...


"Psikologo eta psikiatra askok frogatu dute ez dagoela erlaziorik zelibatu eta pedofilia artean, beste askok, azkenaldian entzun dudanez, homosexualitate eta pedofiliaren artekoa frogatu dute".Hauek izan dira Tarcisio Bertone Eliza Katolikoaren apaizpiku eta kardinal kamarlengoaren hitzak. Azkenaldian Eliza aldera bideratutako erasoen aurrean kontraeraso hau egin du Vatikanoko bigarrenak. Ezjakintasun, beldur eta gorrotoz bustitako hitzak. Jesusen hitzaren babesleetako batek. Ez dakit Jesus norbaitek gogoratuko duen, pertsonen arteko maitasuna goraipatzen omen zuen hura...Bestalde, batzuei ...


Ez naiz pilotazaleegia, baina partida onekin gozatzen dut. Aste honetan buruz buruko txapelketa aurkeztu digute, eta ez dute inor axolagabe utzi.Lehen kanporaketetan frontoiak erdi hutsik egoten zirela zioten enpresek, eta txapelketa 9 pilotarik jokatuko dute, partida guztiak goi-mailako bihurtzeko asmoz, eurentzat hoberenak diren jokalarieik soilik parte har dezaten utziz, elitearen txapelketa. Asier Olaizola, Patxi Ruiz... hori bai elitea. Txapelketa elitista deitu beharko zaio, beharbada. Non daude Pablito edo Titin III (frontoi osoan espezialistak izan ez arren), frontoiak bete nahi bad...


Baliteke bakarra izatea, baina aurrekoan Pulp Fiction filma ikusi eta ez zitzaidan gustatu.Pertsonaiak gustatu zitzaizkidan, baita aktoreak ere (aktore-multzo bikaina). Pertsonaien arteko arteko elkarrizketak oso onak iruditu zitzaizkidan. Hauei lotutako komentario batzuk bikainak dira, Me voy a casa a que me de un infarto, esaterako.Umore fina du, umore beltza delakoa. Elkarrizketek irrifarre bat irudikarazten zuren nire ahoan. Filmaren banaketa gustatu zitzaidan, "puzzle" moduan; pieza ezberdinak maisuki akoplaturik zeudela iruditzu zitzaidan.Pelikularen bi ordu t'erdiak azkar igaro ziren...


Hemen naiz. Manchester Utd.-Bayern München partidua bukatu berri da. Azkargorta maisuaren iruzkinen artean, Ingurumen Ministerioak egindako Ugatzaren Babes Plana euskaratzen aritu naiz. Aspertuta nago, eta nire lagun Jokinen blogera sartu naiz, aspaldiko partez. Nik ere banuen blog bat, hasiera batean interesgarria iruditzen zitzaidana, baina azkenean gogaitu ninduena.Ez dakit zergatik, baina berriz idaztera animatu naiz. Agian hau izango da idatziko dudan sarrera bakarra. Baliteke ezetz. Ikusiko dugu.Gaurkoz nahikoa dela iruditzen zait.