Kategoria: berriak
Zure inguruan gertatutako gauzen berri egoteko! AZKEN 10 EGUNAK SAN FERMINETAKO KARTELAREN BOZKAKETAN PARTE HARTZEKO Epea hurrengo asteazkena 5, 13:30tan amaitzen da. Kartela ciudadela, ejercito hiribidean eman beharra da. Formatua 100x70 izanen da eta partaideak bai nazionala bai kanpokoak izan ahal daitezke. www.pamplona.es -en izango duzue informazio baliagarri gehiago!
Azken aldion, kontzeptu berri batzuk entzun ditut (bueno, horietako bi ez dira horren berri, baina bada euskaldun zahar eta euskaldun berri kategoriak bazterrean uzteko bide bat zenbait kasutan): bidelaria, bidelaguna, euskaldun 2.0 eta transeuskalduna. Goazen pausoz pauso. Bidelaria eta bidelaguna berbalagunen mugimenduaren abaroan sortutako berbak dira. Bidelaria litzateke euskara ikasten edo euskara hobetzeko beharra duen pertsona (Eusko Jaurlaritzaren araberako terminologian gutxi gorabehera erdi-euskaldun deitzen dena). Bidelaguna, ordea, euskaraz ondo edo txukun jarduten duen pertsona...
Derion ikusi genuen antzezlana. Barreak egin genituen eta barreen bidez bidea ireki genion pentsatzeari eta ditugun praktikak kolokan jartzeari. Erdaldun berrien kluba ordubeteko monologoa da. Irantzu euskaraz pentsatzen, euskaraz sentitzen eta, ahal duen guztietan, euskaraz diharduen neska eskoriatzar bat da. Horrek hamaika arazo sortuko dizkio egunerokotasunean. Irantzuren klubean gutxi dira. Lau katu. Eta sekula ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba, Erdald...
Orain arte euskaldun berri kontzeptua ezagutzen (eta gorrotatzen) nuen. Bat 87/88 aldizkarian beste kontzeptu bat deskubritu dut: hiztun berriak. Eta zer dira? Hiztun berriak dira euskara familia-transmisioa ez den beste bide batean ikasi duten pertsona guztiak. Ikerketa egin dutenen arabera, bi hiztun berri mota nagusi daude: - Gaur egun 35-40 urte baino gehiago duten euskal hiztun berriak. Euskaldunberriaren profil historikoa izan da. Batzuek motibazio ideologikoengatik ikasi zuten eta beste batzuek, berriz, arrazoi instrumentalak bultzatuta. Gehienek aitortzen dute euskara ...
Goazen Etxalarrera! Apirilaren 4tik 6ra, Euskal Herri osoko mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek. Sukaldaritza eta masaje tailerrak, kantu gaua, mendi bueltak, herritarrekin solasaldiak eta mila bizipen izango dira Etxalarren. Iaz 50 mintzalagun joan ziren Etxalarrera, eta poz pozik itzuli ziren denak. Asko berriz joateko gogoz geratu ziren… eta oraintxe daukate aukera! Ostiral arratsaldean heldu eta igande bazkalostera arte, otorduak, lotarako lekua, tailerrak eta ibilaldiak… guztia, 80€-ren truke. Izen ematea mar...
Euskaltzaleok: Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...
Zorionak eta urte berri on guztioi! 24 | 12 | 2013 Mintzakide talde gehienak oporrak edo atseden txiki bat hartu duten bitartean, guk lanean jarraitzen dugu.Alde batetik, taldekatze lanetan, gure helburua urtarrilaren 24an lagun eta talde guztiak martxan izatea da.Eta beste aldetik, dakizuen bezala Crowdfunding kanpaina irekia dugu euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin. Mintzakide egitasmoaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, diru bilketa kanpaina abian jarri genuen orain dela pare bat aste. 28 egun geratzen dira helburua lortzeko, bestela dena bertan behera geratuko da, ez utzi mesed...
Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko , diru bilketa kanpaina abian jarri dugu gaur goizean. 28 egun ditugu helburua betetzeko. Mezu honen bidez, kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez. http://euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin egin dezakezue zuen ekarpena eta babesle txapa, katilua edo kamiseta lortu. Edozein zalantza izanez gero edo laguntza behar izatekotan deitu edo idatzi mesedez. Eskatu duzuen bezala, hona hemen EKARPENA NOLA EGIN PDF. KANPAI...
Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean. Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate egunean, ospatuko dugu. Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 7etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean. Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, zozketak, abestiak .... Aukera paregabea beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera pa...
ASTE HONETAKO EDUKIAK (azken orduko aldaketak egon daitezke, kar, kar) Gasteizko batallan LIZASO-EGAÑA-PEREA (bertso trauma) Fosilak eta autoktonoak ZALUDONDON (11 opari bertso saioa) Orioko eskolarteko finala datozen egunotarakoa "bertso" hitzorduak lautadan eta inguruetan
Hemen logelan, Amurizaren argazkiaren ondoan eskegitzeko poster ederra!!!
- Txikitan Arabako taldea: Beñat Cano (Dulantzi), Unai Etxenausia (Aramaio), Mikelats Jausoro (Ozeta), Aroa Arrizubieta (Gasteiz), Ibai Martin (Gasteiz), Lexuri Gonzalez de Heredia (Gasteiz), Ainhoa Barrio (Gasteiz), Aitor Ugarte (Aramaio) eta Martin Abarrategi (Aramaio) - Handitan: Peru Abarrategi (Aramaio) eta Iñati Tena (Gasteiz)
Maiatzaren 11an Zaduondoko Lazarraga jauregian izan genuen Arabako Lautadako bertso-eskolen eskolarteko topaketa eta festa eguna. Arratsaldeko 17:30etan Jauregiko Ekitaldi areto dotorean Zalduondoko bertso-eskolako eta Aguraingo bertso-eskolako haurrek bertso sorta musikatua eta bat-bateko bertsoak eskaini zituzten entzuleen txalo beroen artean. Txikien emanaldia amaitutakoan merienda goxoa eta talde argazkia atera zuten beratutako haur, gazte, heldu eta guraso guztiek elkarrekin. Ondoren gazteen bat-bateko kanporaketaren txanda izan zen. Arabako eskolarteko finalerako txartela eskuratu z...
Euskal Herriko bertso-afari txapelketa apirilak 12an Etxarri-Aranazen, Karrikestu elkartean. Bertsotan: Julio Soto, Alaia Martin, Arrate Illaro, Oier Arbina, Egoitz Gorrostarazu eta Maddi Ane Txoperena. Sarrerak salgai, Xapatero eta Leku Onan.
Ostiral honetan, 20:00 BERTSO-TABERN Irlanda eta Euskal Herria clashAGURAINgo Kilkenny Irish Pub The Poges bietan & bertsolariak (Manex Agirre, Ander Solozabal, Jagoba Apaolaza) Antolatzaileak Lautadako bertso-eskola, Kilkenny Irish Pub, Aguraingo Udala " title="">
Hara Mondraberrik zer dakarren... okasioak ez ote du bertsoren bat merezi? animatuuu! 10,330 kilo zeuzkan Zahar-Berriren kalabazak Xabi Igoa aramaioarrak irabazi du gazta eta ardoa. K.C.- 2012/10/06 Atzo, Maritxu Kajoi eguna, ehunka lagunek hartu zuten parte Zahar-Berriren aldeko kalabaza apustuan. Arrasateko kaleetatik barrena euskararen aldeko ekintza hau oso ondo hartua izan zen herritarren artean. Lehiaketan, Pilukitxako bi gazta eder eta Errioxako ardoa banatu zituzten, baina hauek etxera eramateko, kalabazaren pisua asmatu behar!Euskaltegiko, AEDko eta Zahar-B...
2332 zenbakia.2012ko uztailaren 22a EUSKARA Arabako Lautadan bertsotan Familia, bertsoa eta txaranga ezohiko eskolan Miel A. Elustondo PDF bertsioa
Ostiralean bertso kata eta baraurik ezin denez ardoa edan afaritxoa Orlando eta sebastianekin. Eman izena ASTEAZKENERAKO!
Teknologia berriak eta egungo hezkuntzaren joeren inguruko gogoeta interesgarria egiten du Cristobal Cobok irakurgai honetan. Teknologia berrien inguruan hezkuntzaren esparruan egun dauden usteak, balorazioak eta joerak azaldu eta zentzu batean kritika egiten die monografiko honetan. Artikulu interesgarria iruditu zait, informazioaren gizartean murgildu gara, baina fenomeno horren inguruan gehiegi hausnartu gabe, eta garai horiek etorri direlako ezinbestean horietara egokitzen joan izan gara. Baina zuzen betetzen ari ote gara egokitze fase hori? Sakon hausnartu al dugu teknologia berrieta...
EGUNA: MAIATZAK 12 LEKUA: IZARRA ORDUA: GOIZEKO 11:30etan (frontoian)/14:30etan BAZKARIA (15€) IZENA EMATEKO: IZARRAko FRONTOIAN edo E-MAILEAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 10 INFORMAZIO GEHIAGO: esaerazaharrak@gmail.com
Aurrera doa Arabako Kuadrila Arteko Bertso Txapelketa eta Aguraingo taldea FINALERA iritxi da, gutxika gutxika harmailak igoz, piramidearen gailurrera iritxiz. Horrela ba, Martxoaren 24an ospatuko da Aramaion final handia, eta Lautadako ordezkariak bertan egongo dira. Batzuk oholtza gainean, besteak behean, eta bateren bat atzean, dena prestatzen eta ondo-ondo atera dadin ziurtatzen. Giro paregabea egongo da, bertsolariak, sagardoa, bonboa... eta katxarreria guztia eraman beharko dugu! OOONNAAAA izango da!!! AUTOBUSA DOHAINIK - eman izena araba.sustapena@bertsozale...
2012an udal aurrekontuetan Gasteizko Udalak Araba Bertsozale Elkartearekin azken 4 urteotan izan duen hitzarmena bertan behera uzteko asmoaren berri emateko Arabako Bertsozaleak egindako prentsaurrekoa. 2012an udal aurrekontuetan Gasteizko Udalak Arabako Bertsozale Elkartearekin azken 4 urteotan izan duen hitzarmena bertan behera uzteko asmoaren berri jaso dugu hedabide eta alderdi politikoen bidez, baina udalaren aldetik inolako azalpenik jaso gabe. Are gehiago, azaroan Encina Serranorekin izandako bileran krisiaz eta beherapenez hitz egin genuen arren, inongo momentuan ez ...