XABIREN KALABAZA
10,330 kilo zeuzkan Zahar-Berriren kalabazak
K.C.- 2012/10/06
Atzo, Maritxu Kajoi eguna, ehunka lagunek hartu zuten parte Zahar-Berriren aldeko kalabaza apustuan. Arrasateko kaleetatik barrena euskararen aldeko ekintza hau oso ondo hartua izan zen herritarren artean. Lehiaketan, Pilukitxako bi gazta eder eta Errioxako ardoa banatu zituzten, baina hauek etxera eramateko, kalabazaren pisua asmatu behar!
Euskaltegiko, AEDko eta Zahar-Berriko langileak eguerditik hasita izan ziren parte hartzaileen apustuak batzen eta esan digutenez, 4.200 kilotatik hasi eta 22 kg kilo arteraino eman zuen jendeak. Azkenean, irabazlea Aramaioko Xabi Igoa bertsolaria izan zen. Bera gerturatu zen gehien kalabazaren pisura, 10,330 kilo baitzeuzkan honek. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete mintzapraktikaren aldeko lehiaketan parte hartu zuten herritar guztiei eta zorionak Xabi!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: