Kategoria: bertsoak
Euskaltzaleok: Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...
AMARI KANTATUTAKO BERTSOAK-MIREN AMURIZA ETA MADDALEN ARZALLUS. Zeinek ez du estimatzen bere ama? Entzun arretaz 2010eko Bertso Egunean Miren Amuriza eta Maddalen Arzallusek beren ameri botatakoak. Jarraian, ausartuko al zinateke zure amari, berataz pentsatzen dituzun gauza eder eta baikorrak idatziz adieraztea? Egizu ahalegin bat, hainbeste merezi du eta! Jose Luis Etxezarreta Garin
Hara Mondraberrik zer dakarren... okasioak ez ote du bertsoren bat merezi? animatuuu! 10,330 kilo zeuzkan Zahar-Berriren kalabazak Xabi Igoa aramaioarrak irabazi du gazta eta ardoa. K.C.- 2012/10/06 Atzo, Maritxu Kajoi eguna, ehunka lagunek hartu zuten parte Zahar-Berriren aldeko kalabaza apustuan. Arrasateko kaleetatik barrena euskararen aldeko ekintza hau oso ondo hartua izan zen herritarren artean. Lehiaketan, Pilukitxako bi gazta eder eta Errioxako ardoa banatu zituzten, baina hauek etxera eramateko, kalabazaren pisua asmatu behar!Euskaltegiko, AEDko eta Zahar-B...
Bertso-eskolan gabiltza euskaraz jo ta ke euskara ta bertsoa ditugu guk maite hemen elkartzen gara makina bat gazte Agur bertso-eskola ta irailerarte!
Agur eta Ohore, zuri Gure Blanka Antepara! Gorputz txikia baina bihotz Handiena izan zara Guztia eman duzulako Hustu arte behar bada... Harrotasun malkok datoz Guztion begietara Orain hartu zazu atseden Lekukoa gurea da Garaipenaren egunean Berriz elkartuko gara!
Ez gaude kexatzeko moduan Gorbeialdean, bertsoari dagokionean... eta horren lekuko da Arabako Bertsozale Elkarteak prestatu duen SUPER-URTEKARI hau!! 2010-2011 kurtsoan zehar Gorbeialdean zer "egosi" den jakin nahi duzu? egin klik irudian, eta ikusiko duzu...
Deustualdean Elorri Bertso-Eskola Elkartea sortu dugu, batez ere, gazteen artean bertsolaritza sustatzeko helburuarekin. Etxahun Lekue izango da irakaslea.Eskolaren aurkezpen ekitaldia ekainaren 8an, asteazkena, arratsaldeko 19.00etatik aurrera Deustuko Ikastolan. Patxi Erezkano Elkartearen sustatzailea
Kanpezun egon ez ziñetenontzat!http://www.bertsoa.com/eu/index.asp?videoDer=2242 http://www.bertsoa.com/eu/index.asp?videoDer=2243 http://www.bertsoa.com/eu/index.asp?videoDer=2244 Eta bestalde gogoratu, zita garrantzitsu bat daukagula bertsojaleok asteburu hontan, iluntzean izango dira saioak:Gaur, Maiatzak 26 Orion, Kalakari tabernan, Xabier Sukia eta Iñaki Gurrutxaga, Joanet, Verderoll eta Pelerekin batera arituko dira.Bihar, Maiatzak 27 Gasteizeko Gaztetxean 21.00etan, Manex Agirre, Ekaitz Samaniego, Iñaki Viñaspre eta Ander Solozabal, bertsolariak; Esteve Barceló, Joan Moll "Joanet" et...
laister izango ditugu egun horretako argazkiak eta bideoa!
Amaitu berri den txapelketan ikusi dugunez, Arabako gazteria gogotsu dator, eta hori ikusteko aukera paregabea izango dugu egunotan. Kanporaketak herri eta leku zein egun ezberdinetan izango dira, eta horra hor finaleko egitaraua!ARABAKO ESKOLARTEKO BERTSOLARI FINALA Maiatzak 28 LEGUTION EGITARAUA: 11:30etan Ekitaldiaren hasiera. 12:00etan Bat-bateko txikien finala 13:30etan txikien sari banaketa 14:00etan bazkaria Frontoian edo plazan 16:00etan handien finala 18:00etan sari banaketa Gazteak Ubidera. Gazteen Topaketa Ubiden.
…Baina 30 urte direnezdenbora eta denboratxapel hau doa gaurko honetanSuñara, Untzilla ondoraudaberria aurten bi aldizbaitator Aramaiora
Gasteizko Ostegunek xarma berezia omen daukate eta hori guk ere badakigu. Hori aprobetxatuz, aste hau oparoa izango da. Bestela begiartu!!Gazteizko Gaztetxearen 23. urteurrenaren barruan, HUDALTZAINAK!! BIhAr, osTeguNagAstEIzko GAZteTXEaNhUDALTZAINAKmaiaTzak 520:30etanBertsolariak: Fredi Paia, Arkaitz Estiballes eta Etxahun LekueAntolatzailea:gasteizko gaztetxeAEta datorren astean, BERTSO GOURMETAK!!!!2011-05-12, GASTEIZ Bertso-saioa. Bertso gourmetak. BODEGA RUBIO, Julian de Apraiz kalea, 2, 21.30ean. Bertsolariak: Asier Otamendi eta Felipe Zelaieta. Antolatzailea: BODEGA RUBIOOndo izan...
Bertsozaleok!! Printzipaleko finalaren ajea goxoa izan zela eta, berriro errepikatu nahi duzuela??Leku dotoreegia iruditu zitzaizuen eta zerbait herrikoiagoa nahiago al duzue??Tongoa egon zela uste duzue?? Zuek epailea izateanahi duzue??Nola ez, bloga eguneratzen dugun bakoitzean, egunero 15 aldiz (GORA SARKASMOA!) zuen eskakizun denak betetzen ditugu!2011-05-21 KanpezuArabako Bertsolari Txapelketako ErrebantxaLekua: Frontoia Ordua: 14:30 Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea Bertsolariak: Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Oihane Perea, Asier Otamendi, Ander Solozabal.Mendia...
Bertso-trama: "Gasteizko setioa 1199 urtean" Maiatzak 3, asteartea 20:00etan Ignacio Aldekoa Kultur Etxean (Florida parkean) Maialen Lujanbio, Jon Maia, Igor Elortza eta Unai Iturriaga. Tramagilea: Josu Goikoetxea
Aste santuko oporrak direla eta gure piratek bidaian juan nahi dute, nora eta Irlandara! batela ere prest omen dute... sakatu irudian eta ikusi honako puntuari nola erantzun zioten: Irlandara nork joan / nahi luke gurekin?
Egun on blogzaleok!! Pasatu ditugu txapelketaren aje, egunoste eta biharamunak, baina gugan utzi dituen arrastoak ere ikusten dira oraindik. Suposatzen dugu mila eta bat aldiz ikusiko zenutela bertsolari betaurrekodun bat besoak astintzen, haginak estutzen zituen bitartean. Gainera begiak itxi-itxi eginda eta kaka egiten ari deneko posturan pentsatzen. Baina lagunok hori baino gehiago da txapelketa, denok gara txapelketa, eta hainbeste bete gintueneko bi opari dakartzagu gaurkoan: Batetik, berria.tb-ko bideoa eta bestetik argazkiz osatutako bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=AAOci9fLOA...
ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAREN EGUNA otsailak 5, larunbata 10:00 2011ko TXAPELKETAREN Aurkezpen publikoa 11:00 HAMAIKETAKOA eta BRINDISA 11:30 ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAREN BATZAR OROKORRA 14:30 BAZKARIA ARMENTEGI SAGARDOTEGIAN + TXANPIÑOIEN SAIOA (Arabako Txapeldunak VS Aramaio Txapelduna) Bertsolariak: Asier Otamendi, Asier Iriondo, Zigor Enbeita, Oihane Perea, Manex Agirre, Andere Arriolabengoa, Iker Agirre Gai-jartzailea: Lierni Altuna (bazkideak 15 euro, arrunta 30 euro. Izena emateko: 675707971 telefonoan edo araba.sustapena@bertsozale.com helbidean. AZKEN EGUNA: otsaila...
Kaixo Lagunok! Egia da sustatu.com-en ere blogarion aipamene bat entzun dugula asteotan baiña utzi xamarrik du(gu/da)la ezin ahantz genezake. Hala ere, egun hauetan berri izan dugun hortatik tiraka, hara hemen Iñaki Muruak botatako bertso batzuk Getarian! Gustagarri izango duzuelakoan, Muxu handi bat... http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=2307
Negu gorrian ere, eta zeropeko tenperaturekin berbenaz berbena ibiliko bagina... Hona hemen udako garai epel horiek gogorarazteko Orion abestutako bertso batzuk. Zer nahiago duzue? Joselu Anayak edo Egan? egin klik irudietan eta entzun bertsoak!
Han ez zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketarik izan, ez ziren plazan alkartu, "Zeledon-Txiki" elkartean alkartu ziren. Ez zeuden Estiballes, Lekue, Amuriza, Enbeita, Uria edo "Abarkas". Artzaia, Saskimeloia, J.U., Zeledon eta Markitos zeuden, eta Alkate jauna, alpargatekin! Ez zeuden Pantxoa ta Peio, Jere ta Sergio zeuden, eta noski! mikrofonoarekin Gustavo! Horrela bukatu zuten ba afari herrikoia, herriak herriarentzat antolatua, eta oso gustora! Menuan entsalada, patea, txorizoa eta oilaskoa, eta nola ez, postrea, Mikoko izozkiak! Bertsotan aritu ziren, eta abesti herri...
Araiako Atsun Fun-Fun BERTSO SORTA KOLEKTIBOA DOINUA: Bizkaiko aberatsak Araian falta zaigu jende euskalduna nahiz eta dugun herri oso ezaguna Siestatik jaiki berri daukagu garuna horregatik gabiltza gau eta eguna zer esan jakin gabe hori daukaguna Gaur euskararekiko Araiako arreta Ez da txikiteoa ez ziza-bilketa… Zenbat esfortzu ta lan mintza ta AEK hutsik dago klasea kalea ta….Iepaa! Asparrenan guztia badakigu eta ! Asparrenan badugu sekulako tropa igandero egiten du marianito topa Etxerako bidean ...
Lazarragaren poema batetik moldatutako bertsoa duze hau, repertorioa berritu behar dugula eta, aber zer iruditzen zaizuen. Doinua ere ezaguna denez denontzat, hemen beste bertsio bat... Oçaetaco bandereagazoyta gu gara etorri, iguzquiaren aldean dago gure onrea jarriric. Gure jazteco gorrioc diracontentuagaz josiric, Gaztelu Guebaracoan gara gu bici defendiduric.Urregorrizco letra baçugaz egoan escreviduri: Ezquerecochan oy darabilte, pensamentuac galduric libreric eta ardura bagaoyt...
kaixo, kaixo!!! Hemen bertso-eskola berri baten jaiotza. Asparrengo bertso-eskola. Lehenengo helburua kamiseta lortzea eta horren truke bertso bana. Nik uste irabazi dituztela... Nire ustez egon gara asko jolasean ikastea nahi dugu eta egon bertsotan irakaslearekin egon bai berbetan hori dena nahi dugu gure bertso-eskolan AMAIA (Iduia auzoa. Araia) Bertso-eskolan nahi dugu guk egin bertsotan seguru ondo pasatzen dugula askotan ez gara geldituko hemen inoiz lotan hori dena nahi dugu bertso-eskola hontan JONE. (Araia) Bertso eskola bai da egotea lan t...