Asparrengo bertso eskola MARTXAN!!!
kaixo, kaixo!!!
Hemen bertso-eskola berri baten jaiotza. Asparrengo bertso-eskola. Lehenengo helburua kamiseta lortzea eta horren truke bertso bana. Nik uste irabazi dituztela...
Nire ustez egon gara
asko jolasean
ikastea nahi dugu
eta egon bertsotan
irakaslearekin
egon bai berbetan
hori dena nahi dugu
gure bertso-eskolan
AMAIA (Iduia auzoa. Araia)
Bertso-eskolan nahi dugu
guk egin bertsotan
seguru ondo pasatzen
dugula askotan
ez gara geldituko
hemen inoiz lotan
hori dena nahi dugu
bertso-eskola hontan
JONE. (Araia)
Bertso eskola bai da
egotea lan ta lan
hau bai da kriston festa
hemengo klasean
izan dudan aukera
bai dago primeran
hori egin nahi dugu
aurten bertso eskolan
JOSEBA (Araia)
Ez da ordaindu behar
bertso-eskola hontan
eta asko ikasten dugu
gure bertso-eskolan
Olentzero oparia
dirudi benetan
nahiz eta oraindik ez
gauden gabonetan
MARKEL. Ilarduia
Ni Simon deitzen naiz ta
beti jolasean
jolasten arbela ta
ordenagailuan
eta hortan egiten
dut asko bertsotan
Hori dena nahi dugu
bertso-eskola hontan
SIMON. (Dinamarka-Araia)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: