Martxa baten lehen notak

laube 1456150861201 LAUBE | 2010-11-09 20:08
3

Lazarragaren poema batetik moldatutako bertsoa duze hau, repertorioa berritu behar dugula eta, aber zer iruditzen zaizuen. Doinua ere ezaguna denez denontzat, hemen beste bertsio bat...

Oçaetaco bandereagaz
oyta gu gara etorri,

iguzquiaren aldean dago

gure onrea jarriric.

Gure jazteco gorrioc dira
contentuagaz josiric,

Gaztelu Guebaracoan gara

gu bici defendiduric.
Urregorrizco letra baçugaz
egoan escreviduri:

Ezquerecochan oy darabilte,
pensamentuac galduric

libreric eta ardura baga
oyta dirade ebili.

Nungo direan esaten dave
alcarri beguiraturic.

Joan Perez de Lazarraga (1605 ean zendua). Lazarragatarren leinukoa zen, hots, arabar noblezia txikiko familia ezagunekoa. Gebaratarren itzalean garatu zen familia, eta, Oñatiko jatorrizko oinetxetik abiatuta, erroak ondo finkatuak zituen Arabako ekialdeko lautadan 1439az geroztik. XVI. mendetik iritsi zaizkigun euskarazko testu bakarretakoa duguLazarragaren eskuizkribua, eta Hego Euskal Herriko zaharrena. Aurkikuntza oso garrantzitsua da euskal hizkuntzalaritzaren aldetik. Izan ere,Arabako euskalkia eta mendebaldeko euskararen historia argitzeko tresna ezin hobea da, inoiz dokumentatu gabeko adizki eta hitzak baitakartza. Halaber, Euskal Herria (eusquel erria) izena dakarren lehen idazkia dugu.

Markitos

Markitos 2010-11-13 11:45 #1

Atzo pote-pintxoa

ostiralerolez

ze luzea iten den

karretera gauez

baina gauza bat orain

esango dut errez

Josuk inban eskapo

ta andereñok ihes

Monotema

Monotema 2010-11-17 20:45 #2

Gustokoa dut noski

nik pote-pintxoa

halandabere egin

nuen eskapoa

zure bertsoan gauza

bat dago klaroa

zaintzen duzula oier

zuk ergatiboa.

Markitos

Markitos 2010-11-17 21:48 #3

Bazen garaia zerbait

idazteko Josu

andereñori ere

zerbait esaiozu

orain ergatiboa

menpean dekozu

Mendebaldeko euskara

kontroletan dozu.

Utzi iruzkina: