Kategoria: helduen-txokoa
Aupa Lagunok Gaurko helduen bertso-eskolatik proposamentxo bat. Hurrengo FAMILI BERTSO-ESKOLA azkena izango da eta pentsatu dugu kurtsoa denek hor amaituko dugunez zeozer berezia egitea. Ekainaren 14ean TXINDURRI IRRATIAN bertso-eskolako abestia grabatzea proposatzen dugu, talde bakoitzak kopla edo estrofa bat. ZALDUONDO ETA AGURAINGO HAURREK bizardunen Nafarroa doinuan (the poges eta dubliners dira doinuaren aita eta osabak) eta HELDU ETA GAZTEEK THE IRISH ROVER (original bersion). Grabazio egunean merendola ere egingo dugu eguraldi ona badago OLBEAN... ondo? ea udako abestia izatea eta j...
Azterketa, aurdunaldi eta abarren artean lanpetuta ibili ondoren blogeko erredakzioa martxan jarri dugu berriro ere, eta hortik zehar ahaztuta gelditu zaizkigun hainbat ekitaldi gogorarazteko unea iritxi da. Gogoratzen duzue Pedro Lope de Larrea ikastolak maiatzaren 21ean egin zigun omenaldiaz? aaa..., ez zenekitela ezer? ba egin klik argazkian eta ikusi gehiago! por tzierto, ze ondo geratzen den oroigarria bertso eskolako paretan zintzilik! 20110521 aguraingo lope de larrea ikastolan omennaldia bertso eskolari eta Zalduondon; idazkari, azeri eta abarrekin arazoak badituzte ere...
A ze asteburua izan dugun!!! Ostiralean hasi zen Jon Maiarekin eta larunbatean denok Legutiora juan ginen, gauean Ubidera eta igandean non esnatu garen... auskalo! " title=""> Eta orain eskolartekoaren kronika laburtua: Goizean Lautadako taldea primeran aritu zen, Aramaiok irabazi bazuen ere, urduritasun, emozio, postazun, txizagura eta bestelako sentimenduek airean jarri zituzten gure bertsolari txikien emozioak, eta bukaeran, lur hartzea lortu zuten, paratxut, paratxoke, paracaidas edo dena delakoaren laguntzaz. Lurreratu eta gero "cara al sol" ...
Gure ikerketa taldeak "Inflau hauen" bideoa topatu du sareko harri bitxien artean. Ez diezue inoren antza hartzen? Aste Santuko oporretan neuronak lantzeko ariketatxo bat proposatzen dizuegu, abesti honen Lautadako bertsioa egitea! Pentsatzen juan eta bertso eskolan triki eta guzti bilduko gara!
2011ko apirilaren 2a, eguerdiko 12:30ak. Kutxi kalean hasi zen, gauza on denak bezala atzerapenarekin. Hala beditik abiatu zen Lautadako intxada, adar hotsarekin batera, bonboak eta kutxak lagunduta, Jereren soinuari eta Enekoren erritmoari jarraituz, Sandraren txirula berriaren atzetik. Helburu bakarra, printzipala BETEtzea, horretarako Lautada hustu behar bazen ere. Bertso-triki-bonbo-poteo elegantea egon zen bazkaldu aurretik, Kutxin gora, estankoa helmuga. Ondoren, bazkaria Aranban. Menua: entsala eta xolomoa piperrekin, eta postretan mamia, kopa eta kafea (hizozkiren bat ere egon zen...
Iritsi da Arabako bertsolari txapelketako finala! eta andereño izango da lautadako ordezkari oholtza gainean. Hala ere oholtzapea ez da hutsik egongo eta Lautadariok Printzipala konkistatuko dugu! Aintzinako Alaizako marrazkiek iradokitzen duten legez, batek daki ez ote zuten etorkizuna iragartzen... (fijatu goiko ilarako ezkerreko tipoan, ze ari da? bonboa jotzen?). Lazarraga handia ere hor dago: Oçaetako (edo Lautada osoko?) bandereagaz oyta gu gara etorri... Santxa Ozaetako ahaztu gabe: Artuko dot esku batean gezia (edo mikroa?) / bestean zuzi iraxegia, (tabakoaren kontrako legea ez ome...
Saio polita, baina gorabeheratsua izan da. Lautadako estratega eta infiltratuek Zigoitiatik bidali berri digute Arabako Bertsolari Txapelketako 1. finalerdiko kronika, mikrofonotik irten berria eta Joseba Zunzunegiren argazki kameratik zuzenean etorria. Laster zuzenean erretransmitituko ditugu saioak blogetik, "bertsoa punto com"-ekoek bezala... nork jakin! MANEX AGIRRE ARABAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO LEHEN FINALISTA Igande honetan, martxoak 13, jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdia. Zigoitiko Kultur zentroa bertsozalez bete zen Serapio Lopez, Irati Anda, Oihane ...
Hemen daukazue larunbatean Basalarrinan gertatutakoaren kronikatxoa eta pare at argazki. Andereño zuzenean sailkatu zen finalerdietara eta Bingen fin aritu zen. Larunbat gauean, otsailak 12, Laudioko Basalarrina elkartean hasi zen aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketaren ibilbidea. Lehen kanporaketa jokatu zen bertan. Aiarako Bertso Eskolakoek, bertaratu ziren hirurogei bat lagunei afaria goxoa eman ostean, saioa giro onean hasi zen. Afal ostean ere bertsozale andana hurbildu zen bertara eta azkenean 80 bat pertsonek txaloz bete zuten elkartea. Ainhoa Comas eta Bingen Sainz gazteek ondo ...
Negu gorrian ere, eta zeropeko tenperaturekin berbenaz berbena ibiliko bagina... Hona hemen udako garai epel horiek gogorarazteko Orion abestutako bertso batzuk. Zer nahiago duzue? Joselu Anayak edo Egan? egin klik irudietan eta entzun bertsoak!
Gogoratu autobusa izango dugula Aguraindik!
Lazarragaren poema batetik moldatutako bertsoa duze hau, repertorioa berritu behar dugula eta, aber zer iruditzen zaizuen. Doinua ere ezaguna denez denontzat, hemen beste bertsio bat... Oçaetaco bandereagazoyta gu gara etorri, iguzquiaren aldean dago gure onrea jarriric. Gure jazteco gorrioc diracontentuagaz josiric, Gaztelu Guebaracoan gara gu bici defendiduric.Urregorrizco letra baçugaz egoan escreviduri: Ezquerecochan oy darabilte, pensamentuac galduric libreric eta ardura bagaoyt...
Doinua: Mendian gora haritza 1) Berdea edo horia Eguneroko ogia Euskalduna zen Barrundiako Katu ta txoria Bihurtu da minoria Galdu dugu memoria Kantuz gogora ekar dezagun Gure historia Oinetako lurrau jabilt ikara lau haragiok bere an berehala Martin Bañes Ibarretan hil dala. Artuko dot esku batean gezia bestean zuzi iraxegia, erreko dot Aramaio guztia! SANTXA OTXOA DE OZAETA, 1464. * 2) Santxa sutsua bateko Gure sorginak besteko Gure hizkuntza zen gorrotatu Eta maitatzeko, Hildakoak oroitzeko, Mendekua eskatzeko… Or...
Kaixo lagunok! Gaur Famili bertso-eskolan a ze kurtso hasiera, eh? Hemen duzue blogerako etxeko lana. La pastoraren bertsio bat. Llorando está la pastora en la muga de IbardinEl Guardia Civil enfrente le apunta con su fusilDéjeme bajar al valle tras la oveja que perdíDéjeme que si la pierdo, ¡que será después de mí!El Guardia Civil le dice que la muga está ahi, que las leyes le prohiben pasar al otro país, -muestremé su pasaporte, "mire, no lo tengo aquí"-muestremé sus credenciales, "sin credenciales nací"Dice la pastora triste, las leyes desde Madridson dictadas y no saben de la oveja qu...
Bertsolaritzaren misterioa argitu, hitzekin jolastu eta lagun artean euskaraz kantatuz gozatzeko helburuarekin bi tailer labur izango ditugu Lautadan udazkenean. ARABA BERTSOZALE egitasmoaren barruan Arabako Bertsozale Elkarteak antolatu ditu ikastaroak, Lautadako bertso-eskola, Satola eta Atsun euskara taldeen laguntzaz. BARRUNDIA BERTSOZaletzen (Urria) 16 urtetik gorako lagunentzat Urriaren 13, 16, 20 eta 23an, OZAETAKO KULTUR ETXEAN izango da ikastaroa, asteazkenetako ordutegia 18:30etatik 20:30etara eta larunbatetako ordutegia 11:30etatik 13:30etara. ARAI...
Ohhhhh! zepolitaaaaa!
Larunbatean Dulantzin gertatutakoaren laburpena iruditan:
atzerapenaz, baina iritsi da!
Zuen eskariak aginduak dira niretzat! ea asmatzen duzuen, lehena errez-erreza... Zein da bertsolaria? ANIMO!
Beroari aurre egiteko ez dago bertsoen freskura bezalakorik... Homerrek ere oso ondo daki hori. Horrexegatik ari da zurrupatu, kantatu, zurrupatu, kantatu... Ba horixe... Lautadako bertso-eskolak ez ditu ateak itxiko udan... bertso-eskolako lagunentzat eta sateliteentzat ateak irekita izango ditu. Lehen zita, uda ofizialki hasi denez (iuju, iuju), OSTIRALEAN, Ekainaren 25ean 17:00etan BERTSOKALen
Artxiboa osorik ikusteko, lehioaren eskumako azken botoiari sakatu edo klik egin HEMEN
Bertsoak egiten laguntzeko Hemen errimategi txiki bat aurkituko duzue PDF bertsioan, espero dugu lanerako lagungarri izatea. irekitzeko egin KLIK
Familia handi bat gara lautadan, eta txapelketara goaz! gure eskualdearen pabilloia altu uztera... 6 izango dira kantuan baina atzean ekipo zabal bat, sorgin eta deabru txiki eta guzti... Otsailaren 27an, 14:00etan bazkaria dago zalduondoko Zeledon txiki elkartean. Izena emateko deitu 675707971 telefonora edo idatzi mezu bat araba.sustapena@bertsozale.com helbidera asteazkena baino lehen. Lautadako larreetan hazitako arkume goxoa izango dugu dastatzeko... eta bazkalostean, sekulako festa: Postre potentearekin hasiko gara, Bertso sorta lehiaketa, "zalduondoko txispak", ...
Kuadrilarteko bertso-txapelketak BERTSO-SORTA kolektiboen lehiaketa ere izango du aurten. Aguraingo famili bertso eskolako taldea ere aurkeztuko da, noski!!! zozertan espezialistak bagara hortan izango gara gu!!! Bueno, gaur zeozer aurreratu dugu bertso-eskolan. Sorta apurtzailea izango da.... kar, kar.. DOINUA: Ez gara ezer, (Evarixto Páramos bertsolari handiarena) NEURRIA: Zortziko handi anarkista Laguntxo maiteak, herrialde honetan, dena dago kontrolpean! dena? EZ! bada herri bat elurrak inkomunikatzen duena, inbasoreak uxatzeko beste aldiz, garaitezin ...
Nire Harriketar bertsolari familia! Bertsotan nola egiten zen ere ahaztuko zitzaizuen dagoeneko. Garuna ere udan lodituko balitz Pedro harriketarraren tamainako burua edukiko genuke guztiok Iraila hasierarako, oporretan horixe egin behar baita, gutxi pentsatu, ahal bada ezer ez. Tira... idazten ari denari oporrak amaitu zaizkio eta burmuineko giharrak tonifikatzen hasteko ariketatxo batek on egingo dizuela pentsatu dut. Ttak! hor...