Burmuina tonifikatzen hasteko...

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-08-25 16:24
5

Nire Harriketar bertsolari familia! Bertsotan nola egiten zen ere ahaztuko zitzaizuen dagoeneko. Garuna ere udan lodituko balitz Pedro harriketarraren tamainako burua edukiko genuke guztiok Iraila hasierarako, oporretan horixe egin behar baita, gutxi pentsatu, ahal bada ezer ez.

Tira... idazten ari denari oporrak amaitu zaizkio eta burmuineko giharrak tonifikatzen hasteko ariketatxo batek on egingo dizuela pentsatu dut. Ttak! horra puntua:

ZER MODUZ JOAN DA UDA

BERTSO FAMILIA?

Oharra: Erantzuten duenak jarri dezala hurrengoarentzat beste bat, baina errima errazarekin, eh, ez gaude birgerietarako eta... kar, kar..

asier

asier 2009-08-29 09:00 #1

ia beti bezala

jaian ibilia

Oihane

Oihane 2009-09-02 19:10 #2

Eta orain badugu

bileren premia:

Irailak 18

al da egokia?

MIREN

MIREN 2009-09-09 16:39 #3

KAIXO BAI, LAGUNXARRAK!

NI ERE PREST NAGO

miren

miren 2009-09-10 23:24 #4

hemezortzian edo

beranduxeago.

Zer diozu Oihane

zein da gure plana?

Oihane

Oihane 2009-09-11 07:42 #5

Irailak hemezortzi

eman muxu bana,

zirkular bat pasatu

(Asierrek esana)

eta jaien ostean

hasi gure lana!

HITZ LAUZ:

Irailaren 18an, bileratxo bat egingo dugu ze asmo duzuen ikusteko. badirudi beste pare bat fitxaje hurbilduko zaizkigula. Danon artean programatu kurtsoa apur bat, ze egongo den eta ze egotea nahi genukeen eta abar. Gero eskaintza zabalduko dugu ikastolan, euskaltegian eta abar eta azkenik jaien ostean hasiko gara a-tope!

ONDO?

Utzi iruzkina: