a ze asteburua!

laube 1456150861201 LAUBE | 2011-05-29 22:38
1

A ze asteburua izan dugun!!! Ostiralean hasi zen Jon Maiarekin eta larunbatean denok Legutiora juan ginen, gauean Ubidera eta igandean non esnatu garen... auskalo!

Eta orain eskolartekoaren kronika laburtua: Goizean Lautadako taldea primeran aritu zen, Aramaiok irabazi bazuen ere, urduritasun, emozio, postazun, txizagura eta bestelako sentimenduek airean jarri zituzten gure bertsolari txikien emozioak, eta bukaeran, lur hartzea lortu zuten, paratxut, paratxoke, paracaidas edo dena delakoaren laguntzaz.

Lurreratu eta gero "cara al sol" bazkaldu genuen... "Eguzkiak jotzen du mahaian / begietako ninian..." bakoitzak ahal zuen bezala eguzkitiz babestuz. Bazkalostean kafea ta kopa Menorkako glosadoreekin eta gero herri-kirolak.

Arratsaldeko gazteen finala itzela izan zen. Bonboak, pankartak eta tripa iletsu margotuak Josu/Mandragorin animatuz. Saio polit eta berdinduaren ostean Amaia Lasagak irabazi zuen Txapela eta berakin Paula Amilburu egongo da Agurainen ospatuko den Euskal Herriko eskolarteko txapelketan.

Eta azken talde argazkiaren ostean, ospakizunak Ubiden jarraitu zuen...

On egin! eta argazkiak pixelatuta badaude izorra hadi!!!

saski-meloia

saski-meloia 2011-05-30 13:57 #1

Jon Maia eta finalak

gehiegi zen beharbada

baina hortarako gaude

hortarako ai Lautada

ostiralean Jonekin

bota hamaika txorrada

ta azkenean gaixuak

dantzatu zun gure erara

larunbatean ikusten

zen begietan ikara

naiz ta txapeladuna

izan Amaia Lasaga

gure txikiek ta Josu

txapeldunak dira jada

denbora hau zuei esker

izugarria izan da.

Utzi iruzkina: