Aupa Lagunok Gaurko helduen bertso-eskolatik proposamentxo bat. Hurrengo FAMILI BERTSO-ESKOLA azkena izango da eta pentsatu dugu kurtsoa denek hor amaituko dugunez zeozer berezia egitea. Ekainaren 14ean TXINDURRI IRRATIAN bertso-eskolako abestia grabatzea proposatzen dugu, talde bakoitzak kopla edo estrofa bat. ZALDUONDO ETA AGURAINGO HAURREK bizardunen Nafarroa doinuan (the poges eta dubliners dira doinuaren aita eta osabak) eta HELDU ETA GAZTEEK THE IRISH ROVER (original bersion). Grabazio egunean merendola ere egingo dugu eguraldi ona badago OLBEAN... ondo? ea udako abestia izatea eta j...


  Euskal Herriko bertso-afari txapelketa apirilak 12an Etxarri-Aranazen, Karrikestu elkartean. Bertsotan: Julio Soto, Alaia Martin, Arrate Illaro, Oier Arbina, Egoitz Gorrostarazu eta Maddi Ane Txoperena. Sarrerak salgai, Xapatero eta Leku Onan.  


LAUBE argia-n

laube 1456150861201 LAUBE | 2012-07-21 15:27

    2332 zenbakia.2012ko uztailaren 22a   EUSKARA Arabako Lautadan bertsotan Familia, bertsoa eta txaranga ezohiko eskolan Miel A. Elustondo PDF bertsioa


Zalduondo xelebrera ere iritxi zaigu euskararen eguna, edo astea... edo hobeto esanda, asteburua. begiratu, begiratu kartela eta larunbat arratsaldean (16:30etan) bertara joan eta ikusi zer prestatu duten bertako bertso-eskolakoek! Auskalo! Zeledon baino bihurriagoak eta Markitos baino alprojagoak baitira! Eskerrak, alkateak behintzat, zentzuzko gauzak proposatzen dituen... horrela ba, frontoiko pareta ziztrin, zikin eta uger hori margotuko dute! Bazen garai!  


Aguraingo jaiak

1
laube 1456150861201 LAUBE | 2011-10-10 13:58

Pasa dira dagoeneko Aguraingo jaiak, atzo ehortzi genuen sardina... edo gindilla? eta gaur, ba betikoa, bixamona! Jai ederrak izan dira, kontzertuak izan ditugu, puzgarriak, txosnak, txarangak, bazkariak... eta nola ez! bertso saioak! Azoka egunean Ekaitz Samaniego eta Sebastian Lizasoren bisita jaso genuen, fin ibili ziren animalia artean! eta Igandean Ander Solozabal eta Arkaitz Estiballesekin poteoan ibili ginen (Jo ta Fa#-koak ahaztu gabe!). Zoragarria! baina parranda, poteo, gaupasa eta gainerakoen artean ere konpromezu bat hartu genuen, euskaraz egitearen konpromezua, jaietan eta...


Azterketa, aurdunaldi eta abarren artean lanpetuta ibili ondoren blogeko erredakzioa martxan jarri dugu berriro ere, eta hortik zehar ahaztuta gelditu zaizkigun hainbat ekitaldi gogorarazteko unea iritxi da. Gogoratzen duzue Pedro Lope de Larrea ikastolak maiatzaren 21ean egin zigun omenaldiaz? aaa..., ez zenekitela ezer? ba egin klik argazkian eta ikusi gehiago! por tzierto, ze ondo geratzen den oroigarria bertso eskolako paretan zintzilik!  20110521 aguraingo lope de larrea ikastolan omennaldia bertso eskolari eta Zalduondon; idazkari, azeri eta abarrekin arazoak badituzte ere...


a ze asteburua!

1
laube 1456150861201 LAUBE | 2011-05-29 22:38

A ze asteburua izan dugun!!! Ostiralean hasi zen Jon Maiarekin eta larunbatean denok Legutiora juan ginen, gauean Ubidera eta igandean non esnatu garen... auskalo! " title=""> Eta orain eskolartekoaren kronika laburtua: Goizean Lautadako taldea primeran aritu zen, Aramaiok irabazi bazuen ere, urduritasun, emozio, postazun, txizagura eta bestelako sentimenduek airean jarri zituzten gure bertsolari txikien emozioak, eta bukaeran, lur hartzea lortu zuten, paratxut, paratxoke, paracaidas edo dena delakoaren laguntzaz.  Lurreratu eta gero "cara al sol" ...



Hemen da ESKOLARTEKOA!!!

3
laube 1456150861201 LAUBE | 2011-05-10 22:48

Larunbat honetan, maiatzaren 14an, ospatuko da Zalduondon Arabako eskolarteko txapelketako 2. kanporaketa. Merienda itzela izango da Zeledon-Toki txokoan. 14 urtetik beherakoek lehengo abestuko dute, Araiako bertso eskola Vs Zalduondoko bertso eskola, beraz, derbi interesgarria. Geroago, honako gazteek abestuko dute: Amaia Lasaga, Maite Solozabal, Maria Izaga, Beñat Zalakain eta Lautadakoak diren Jon Unai Axpe eta Egoitz Iradier. Zorte on guztiei eta animo!


AC/DC, Jo Ta Fa# eta 4BE

1
laube 1456150861201 LAUBE | 2011-04-27 10:34

Gure ikerketa taldeak "Inflau hauen" bideoa topatu du sareko harri bitxien artean. Ez diezue inoren antza hartzen? Aste Santuko oporretan neuronak lantzeko ariketatxo bat proposatzen dizuegu, abesti honen Lautadako bertsioa egitea! Pentsatzen juan eta bertso eskolan triki eta guzti bilduko gara!


Lehorreko piratak!

4
laube 1456150861201 LAUBE | 2011-04-21 12:07

Aste santuko oporrak direla eta gure piratek bidaian juan nahi dute, nora eta Irlandara! batela ere prest omen dute... sakatu irudian eta ikusi honako puntuari nola erantzun zioten: Irlandara nork joan / nahi luke gurekin?



2011ko apirilaren 2a, eguerdiko 12:30ak. Kutxi kalean hasi zen, gauza on denak bezala atzerapenarekin. Hala beditik abiatu zen Lautadako intxada, adar hotsarekin batera, bonboak eta kutxak lagunduta, Jereren soinuari eta Enekoren erritmoari jarraituz, Sandraren txirula berriaren atzetik. Helburu bakarra, printzipala BETEtzea, horretarako Lautada hustu behar bazen ere. Bertso-triki-bonbo-poteo elegantea egon zen bazkaldu aurretik, Kutxin gora, estankoa helmuga. Ondoren, bazkaria Aranban. Menua: entsala eta xolomoa piperrekin, eta postretan mamia, kopa eta kafea (hizozkiren bat ere egon zen...


Iritsi da Arabako bertsolari txapelketako finala! eta andereño izango da lautadako ordezkari oholtza gainean. Hala ere oholtzapea ez da hutsik egongo eta Lautadariok Printzipala konkistatuko dugu! Aintzinako Alaizako marrazkiek iradokitzen duten legez, batek daki ez ote zuten etorkizuna iragartzen... (fijatu goiko ilarako ezkerreko tipoan, ze ari da? bonboa jotzen?). Lazarraga handia ere hor dago: Oçaetako (edo Lautada osoko?) bandereagaz oyta gu gara etorri... Santxa Ozaetako ahaztu gabe: Artuko dot esku batean gezia (edo mikroa?) / bestean zuzi iraxegia, (tabakoaren kontrako legea ez ome...


BeRtSo KoMiKi BiLdUmA-

laube 1456150861201 LAUBE | 2011-03-17 19:31

" title="">


1. finalerdia: Zigoitia

laube 1456150861201 LAUBE | 2011-03-13 21:50

Saio polita, baina gorabeheratsua izan da. Lautadako estratega eta infiltratuek Zigoitiatik bidali berri digute Arabako Bertsolari Txapelketako 1. finalerdiko kronika, mikrofonotik irten berria eta Joseba Zunzunegiren argazki kameratik zuzenean etorria. Laster zuzenean erretransmitituko ditugu saioak blogetik, "bertsoa punto com"-ekoek bezala... nork jakin! MANEX AGIRRE ARABAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO LEHEN FINALISTA Igande honetan, martxoak 13, jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdia. Zigoitiko Kultur zentroa bertsozalez bete zen Serapio Lopez, Irati Anda, Oihane ...


Hemen daukazue larunbatean Basalarrinan gertatutakoaren kronikatxoa eta pare at argazki. Andereño zuzenean sailkatu zen finalerdietara eta Bingen fin aritu zen. Larunbat gauean, otsailak 12, Laudioko Basalarrina elkartean hasi zen aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketaren ibilbidea. Lehen kanporaketa jokatu zen bertan. Aiarako Bertso Eskolakoek, bertaratu ziren hirurogei bat lagunei afaria goxoa eman ostean, saioa giro onean hasi zen. Afal ostean ere bertsozale andana hurbildu zen bertara eta azkenean 80 bat pertsonek txaloz bete zuten elkartea. Ainhoa Comas eta Bingen Sainz gazteek ondo ...


Negu gorrian ere, eta zeropeko tenperaturekin berbenaz berbena ibiliko bagina... Hona hemen udako garai epel horiek gogorarazteko Orion abestutako bertso batzuk. Zer nahiago duzue? Joselu Anayak edo Egan? egin klik irudietan eta entzun bertsoak!


Bertxoko finala Trebiñun!

3
laube 1456150861201 LAUBE | 2010-11-22 21:45

                   Gogoratu autobusa izango dugula Aguraindik!


Beittu, beittu zer dugun prestatuta gabonetarako. OZAETAKO aterpetxean 8-12 urteko haurrekin bertso abentura eta aldi berean txapelketa prestatzeko bertso balneariyua 16-22 urteko gure gazte supermartxosoentzat.  Urtarrilaren 3, 4 eta 5ean 8-12 urte bitarteko  haurrentzat PREZIOA: 35 € IZEN EMATEA: Abenduaren 15a  baino lehen   ANTOLATZAILEAK Arabako Bertsozale Elkartea Asparrengo udala Lautadako bertso eskola   Izen ematea eta informazioa/ información e incripciones   ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA Tel: 945 010505—688616531 E-posta: araba@bertsozale.com  ...


Martxa baten lehen notak

3
laube 1456150861201 LAUBE | 2010-11-09 20:08

Lazarragaren poema batetik moldatutako bertsoa duze hau, repertorioa berritu behar dugula eta, aber zer iruditzen zaizuen. Doinua ere ezaguna denez denontzat, hemen beste bertsio bat... Oçaetaco bandereagazoyta gu gara etorri, iguzquiaren aldean dago gure onrea jarriric. Gure jazteco gorrioc diracontentuagaz josiric, Gaztelu Guebaracoan gara                   gu bici defendiduric.Urregorrizco letra baçugaz egoan escreviduri: Ezquerecochan oy darabilte, pensamentuac galduric libreric eta ardura bagaoyt...


Bertxoko OZAETA bideoa

3
laube 1456150861201 LAUBE | 2010-11-07 12:18

Barrundiar eta Lautadako gazteen bertso gosea asetzeko afari goxo eta bertso saio ederra izan genuen Ozaetan Azaroaren 5ean. 50 lagunen epeltasun, txalo eta bonbo soinuak lagunduta JONE URIA Algoltarrak eta ODEI BARROSO urruñarrak lortu zuten finalerako txartela. Bertso ederrak errun zituzten Ainhoa Comas, Kristiñe Txoperena, Unai Gaztelumendi eta Ekaitz Samaniegok ere. Oraindik beste bi kanporaketa geratzen dira, Azaroaren 12an Laudion eta Azaroaren 18an Gasteizen. Bertan erabakiko dira gainerako 4 finalistak. Finala Azaroaren 26ean izango da TREBIÑUko Trebiño sagardo...


Zure ohekideak armairuan sartzeko eskatu dizu. Ordu erdi daramazu armairu barruan.



Bertsolaritzaren misterioa argitu, hitzekin jolastu eta lagun artean euskaraz kantatuz gozatzeko helburuarekin bi tailer labur izango ditugu Lautadan udazkenean. ARABA BERTSOZALE egitasmoaren barruan Arabako Bertsozale Elkarteak antolatu ditu ikastaroak, Lautadako bertso-eskola, Satola eta Atsun euskara taldeen laguntzaz.   BARRUNDIA BERTSOZaletzen (Urria) 16 urtetik gorako lagunentzat Urriaren 13, 16, 20 eta 23an, OZAETAKO KULTUR ETXEAN izango da ikastaroa, asteazkenetako ordutegia 18:30etatik 20:30etara eta larunbatetako ordutegia 11:30etatik 13:30etara. ARAI...


Azken iruzkinak