Aguraingo jaiak
Pasa dira dagoeneko Aguraingo jaiak, atzo ehortzi genuen sardina... edo gindilla? eta gaur, ba betikoa, bixamona!
Jai ederrak izan dira, kontzertuak izan ditugu, puzgarriak, txosnak, txarangak, bazkariak... eta nola ez! bertso saioak! Azoka egunean Ekaitz Samaniego eta Sebastian Lizasoren bisita jaso genuen, fin ibili ziren animalia artean! eta Igandean Ander Solozabal eta Arkaitz Estiballesekin poteoan ibili ginen (Jo ta Fa#-koak ahaztu gabe!).
Zoragarria! baina parranda, poteo, gaupasa eta gainerakoen artean ere konpromezu bat hartu genuen, euskaraz egitearen konpromezua, jaietan eta baita urte osoan zehar ere! eta horren adierazle da Olbeak gazteen bertso-eskolari emandako lekukoa. ESKERRIK ASKO! ondo-ondo gordeku dugu bertso-eskolan eta datorren urtean beste kuadrilaren bati emango diogu.
20111001 aguraingo jaietan omenaldia |
Iruzkinak
agropunk 2011-10-14 16:56 #1
Aupa bertsolari gazteak! ZORIONAK! Ederki merezia daukazue eta.
Utzi iruzkina: