Bertso eskolaren ERESERKI BERRIA egiteko prest?
Aupa Lagunok Gaurko helduen bertso-eskolatik proposamentxo bat. Hurrengo FAMILI BERTSO-ESKOLA azkena izango da eta pentsatu dugu kurtsoa denek hor amaituko dugunez zeozer berezia egitea. Ekainaren 14ean TXINDURRI IRRATIAN bertso-eskolako abestia grabatzea proposatzen dugu, talde bakoitzak kopla edo estrofa bat. ZALDUONDO ETA AGURAINGO HAURREK bizardunen Nafarroa doinuan (the poges eta dubliners dira doinuaren aita eta osabak) eta HELDU ETA GAZTEEK THE IRISH ROVER (original bersion). Grabazio egunean merendola ere egingo dugu eguraldi ona badago OLBEAN... ondo?
ea udako abestia izatea eta jendea bertso-eskolara animatzea lortzen dugun, gero irratian botako dugu, iujuuuu!
BIZARDUNAK NAFARROA – THE POGES THE WILD ROVER
11
11 ERRIMA
11
11 ERRIMA
THE POGES – DUBLINERS “THE IRISH ROVER”
ZORTZIKO NAGUSIA + 1
6/6
9 ERRIMA
6/6
9 ERRIMA
6/6
9 ERRIMA
6/6 9 ERRIMA
Iruzkinak
Ozaetatik 2013-06-05 08:51 #1

Hemen doa idei bat Nafarroa dinuarekin:

Jaerla, kennebec eta spunta

monalisa ere bai da xamurra.

Daukagun bidea ez da erreza

atera dezagun orain atxurra.

(Leloa)

Lehen ba genuen

altxorra lautadan

berreskura ditzagun

patatak Araban

elhijodelapili 2013-06-05 15:09 #2

Bidea ez da erreza hori seguru,

Mc Donalk patata ere saltzen du.

bi puto eurotan har dezakegu

patata,hamburgesa zelako menu.

elhijodelapili 2013-06-05 15:38 #3

Patateroak ezkutatzen dira

eguraldi honekin,beti euria.

Patatal kristona Euskalherria

aterako al da gure eguzkia?

Ozaetatik 2013-06-05 19:50 #4

Txorizoarekin edo porruekin

bazkari goxoa edonorentzat

Ustelak daudenak ta labeldunak

utziko ditugu peneuvearentzat

Gure Arabak aske izateko

oraintxe du ta mugitu beharra

askatasunan eta nortasunan

patatan daukagu bide bakarra

elhijodelapili 2013-06-06 00:07 #5

Araban borrokan dago patata

matxinadan tinko!!aupa gaztea!!

Jaerla,Spunta ta Monalisa

etxeratu arte ez da hemen pakea

Ozaetatik 2013-06-06 07:52 #6

Iraultza hasi da orain Lautadan

Bide horretan dago ere laube

hemendik aurrera esango dugu

patateroak gara ta harro gaude

2013-06-06 13:14 #7

Gudariak gara patateroak

koadrun atorra ta mingain bero

gudako bertsoak gure zain daude

ardo zurrupatxo edan ta gero

Oihane 2013-06-09 10:33 #8

Jua, jua... itzelak. Ideia bikaina, patataren apologia egingo dugu, bai horixe!

Teknikoki iruditzen zait igual hobe dela lerro guztiak errimatzea

11A

11A

11A

11A

beste buelta bat

hemen adibidea

Iraultza hasi da Lautadan ere

Bide horretan dago gure laube

patata maiteak agur ta ohore!

patateroak gara ta harro gaude!!!

Ozaetatik 2013-06-10 22:18 #9

(hemen daude nik idatzitakoak buelta bat emanda)

(Leloa)

Lehen ba genuen

altxorra lautadan

berreskura ditzagun

patatak Araban

Lanari ez diogu hemen beldurra

Nekazarien lana ez da xamurra.

Daukagun bidea ez da laburra

atera dezagun orain atxurra.

Patatak gureak, arabarrentzat

bazkari goxoa edonorentzat

Ustelak daudenak dirudunentzat

Labeldun direnak peneuvearentzat

Gure nortasuna da arabarra

oraintxe dugula mugitu beharra

askatasuna da gure iparra

patatan daukagu bide bakarra

Iraultza hasi da Lautadan ere

Bide horretan dago gure laube

patata maiteak agur ta ohore!

patateroak gara ta harro gaude!!!

elhijodelapili 2013-06-11 11:55 #10

Agertu da Ohiane ,joder ze pena

genuen rolloa apurtu duena

zuzendaritzan beti da zuzena

"no se corta un pelo" Jauna-andereño

Ohianerekin nenbilen txantxetan

orain oso serio nago bertsotan

patata maitia daukat gogoan

jarriko dut berriz nere labean

elhijodelapili 2013-06-11 12:59 #11

insumiso ginen orain bezero

zirko puta honetan gaude erdi ero

etxeko patata dago oso bero

Madrilen bazkaltzen dugu egunero

Batzutan gu gora bestetan behera

lurretik patata jasoz antzera

etsaien aurrean beti hor gera

borroka egiteko denok batera

Kenevek.jaerla eta espunta

Monalisa eta ehundaka mota

haien nekazariek duten borroka

egunero zaindu ta etxera buelta

Gudariak gara ta patatero

koadrun atorra, mingaina bero.

lautadakoak, zer duzu espero?

Gora Araba ta bere putxero!!

Jauna-andereño 2013-06-11 15:50 #12

Earrak dedio!!! joan dira hortik

barkatu poto festa izorratzeagatik

baina bakoitzak eman behar du beretik

ilerik moztu gabe Lautada zutik!

"THE IRISH ROVER" doinuan:

Nora joaten da hemen ba jendea

gustuko pataren bila

Bertso eskola da patata onenen

biltegia ta iskanbila

izan daitekeena txiki edo handia,

karratua edo borobila

tipula ta piper berdeak dituen

Laube patata tortila!

elhijodelapili 2013-06-11 16:43 #13

Barkatu ohiane

poto egiteagatik

baina hemen duzu orain zu zita

bertsotabernari

egin behar diozu

ahal baduzu bihar bisita

musikaria naiz

aprobetxazazu

galdetuidazu honen metrika

jakin nahi nuke nik

ea Arabako

txapela daramazun jarrita

elhijodelapili 2013-06-11 21:57 #14

tortila berezi

eta desberdina

egitea da nire asmoa

horretarako nik

arraultz dozena bat

behar dut ta erostera noa

español tortilla

bezela egiten da

baina noski handiagoa

hemengo patata

ostrukako arraultza

ta ez da behar falta ardoa

Andereño! 2013-06-13 00:34 #15
Utzi iruzkina: