Bertxoko OZAETA bideoa
Barrundiar eta Lautadako gazteen bertso gosea asetzeko afari goxo eta bertso saio ederra izan genuen Ozaetan Azaroaren 5ean. 50 lagunen epeltasun, txalo eta bonbo soinuak lagunduta JONE URIA Algoltarrak eta ODEI BARROSO urruñarrak lortu zuten finalerako txartela. Bertso ederrak errun zituzten Ainhoa Comas, Kristiñe Txoperena, Unai Gaztelumendi eta Ekaitz Samaniegok ere. Oraindik beste bi kanporaketa geratzen dira, Azaroaren 12an Laudion eta Azaroaren 18an Gasteizen. Bertan erabakiko dira gainerako 4 finalistak. Finala Azaroaren 26ean izango da TREBIÑUko Trebiño sagardotegian. Arabako Bertsozale Elkarteak autobusa antolatu du bertara joan eta etorria egiteko.
Iruzkinak
MARRAZO 2010-11-10 17:03 #1

Aze gaua! Makarroiak oso goxoak eta bertsoak izugarrizkoak!!

Markitos 2010-11-10 17:27 #2

Zalduondoko gaztea

estrenatu zara!

oker txiki bat egin

duzu behar bada

azaldu beharko dizut

berria bait zara

blog honetan bertsotan

idatzi behar da

zeledon 2010-11-10 19:30 #3
ongi etorri blogera/
kaixo marrazoa/
hurrengoan idatzi/
zuk hemen bertsoa/
afaria zegoen/
zurentzat goxoa/
ta zer moduz zegoen/
han kalimotxoa?
Utzi iruzkina: