Kategoria: barrundia
Barrundiar eta Lautadako gazteen bertso gosea asetzeko afari goxo eta bertso saio ederra izan genuen Ozaetan Azaroaren 5ean. 50 lagunen epeltasun, txalo eta bonbo soinuak lagunduta JONE URIA Algoltarrak eta ODEI BARROSO urruñarrak lortu zuten finalerako txartela. Bertso ederrak errun zituzten Ainhoa Comas, Kristiñe Txoperena, Unai Gaztelumendi eta Ekaitz Samaniegok ere. Oraindik beste bi kanporaketa geratzen dira, Azaroaren 12an Laudion eta Azaroaren 18an Gasteizen. Bertan erabakiko dira gainerako 4 finalistak. Finala Azaroaren 26ean izango da TREBIÑUko Trebiño sagardo...
Doinua: Mendian gora haritza 1) Berdea edo horia Eguneroko ogia Euskalduna zen Barrundiako Katu ta txoria Bihurtu da minoria Galdu dugu memoria Kantuz gogora ekar dezagun Gure historia Oinetako lurrau jabilt ikara lau haragiok bere an berehala Martin Bañes Ibarretan hil dala. Artuko dot esku batean gezia bestean zuzi iraxegia, erreko dot Aramaio guztia! SANTXA OTXOA DE OZAETA, 1464. * 2) Santxa sutsua bateko Gure sorginak besteko Gure hizkuntza zen gorrotatu Eta maitatzeko, Hildakoak oroitzeko, Mendekua eskatzeko… Or...
Bertsolaritzaren misterioa argitu, hitzekin jolastu eta lagun artean euskaraz kantatuz gozatzeko helburuarekin bi tailer labur izango ditugu Lautadan udazkenean. ARABA BERTSOZALE egitasmoaren barruan Arabako Bertsozale Elkarteak antolatu ditu ikastaroak, Lautadako bertso-eskola, Satola eta Atsun euskara taldeen laguntzaz. BARRUNDIA BERTSOZaletzen (Urria) 16 urtetik gorako lagunentzat Urriaren 13, 16, 20 eta 23an, OZAETAKO KULTUR ETXEAN izango da ikastaroa, asteazkenetako ordutegia 18:30etatik 20:30etara eta larunbatetako ordutegia 11:30etatik 13:30etara. ARAI...
Uztailaren 4ean Araiako jaietan eta Uztailaren 11an Herediako jaietan izan ditugu azken zitak. Baina bertso-saio eta perfomanceak gero eta ugariagoak dira gure eskualdean. Pamuestraunboton esaten denez, Hemen herediako jaietan igande arratsaldean Evaristoren jarraitzaile batek grabatutako bideoa, saioan hartutako lagin txikia... Bezperan gauez bertso hobeak entzun ziren behar bada baina tira... behar bada ez ziren bideoz grabatzeko modukoak euskaltube.com bideoak | Izenburua: Herediako jaiak, 2010-07-11, bertsolariak herriko jaietan | Erabiltzailea: abe"> Datorren asteburua eta ondorengo...
SILVEIRA ONDDOZALEA KONTROLEAN PUNTUAK ERANTZUTEN KARTELAKO LANA BARRUTIK SEGIDILLAN HIRURAK FANTOMAS IZENEKO INDIGENA. Publiko artetik bertsotan.
Abenduaren 5ean, ostirala, Larreako Aldaia jatetxe dotorean egin genuen Lazarragaren eskuizkribuari buruzko hitzaldi eta bertso-afariko kronikatxo eta argazkiak jartzen dizkizuegu hemen. Benetan egun ederra atera zela! Zorionak beraz Barrundiako Udalari, euskara teknikariari, Otazako etxeko jendeari eta bertan izan zineten guztiei! 45 lagun bildu genituen euskararen, ondarearen eta historiaren inguruko akelarre magiko batean... zaila da hitzez azaltzea eta irudi bidez bertan bizitakoa kontatzen saiatuko gara. LAZARRAGA, BARRUNDIAKO POETA, Gidor Bilbaok emandako hitzaldiko irudiak. Benetan ...
BARRUNDIAKO EUSKARAREN ASTEAREN EGITARAUAREN BARRUAN 19:30etan HITZALDIA Juan Perez de Lazarraga idazleari buruz eta 21:00etan AFARIA eta BERTSO-TRAMA. Afaritarako eman izena BARRUNDIAKO UDALETXEAN, Abenduaren 3a baino lehen (945 317 006). Prezioa 20 euro. AFARITARAKO EMAN IZENA Barrundiako Udalean (945 317 006) Abenduaren 3a baino lehen prezioa: 20 euro