DALE BETAGARRI Barrundia!

laube 1456150861201 LAUBE | 2010-11-07 09:37

Doinua: Mendian gora haritza

 

1)    Berdea edo horia

Eguneroko ogia

Euskalduna zen Barrundiako

Katu ta txoria

Bihurtu da minoria

Galdu dugu memoria

Kantuz gogora ekar dezagun

Gure historia

 

Oinetako lurrau jabilt ikara

lau haragiok bere an berehala

Martin Bañes Ibarretan hil dala.

Artuko dot esku batean gezia

bestean zuzi iraxegia,

erreko dot Aramaio guztia!

 

SANTXA OTXOA DE OZAETA, 1464. *

 

 2)    Santxa sutsua bateko

Gure sorginak besteko

Gure hizkuntza zen gorrotatu

Eta maitatzeko,

Hildakoak oroitzeko,

Mendekua eskatzeko…

Orain bakarrik ikasten dugu

Perfila lortzeko!

 

3)    Nahiz ta gauden nahiko larri

Halere ez gaude elbarri

Sua etzaigu itzali eta

Auspoa ekarri

Euskaldun zahar eta barri

Suari begira jarri

Gure amamak zion bezala

“DALE BETAGARRI” !

 

2010-11-06 euskararen eguna Marietan

BARRUNDIAKO BERTSO TAILERREKO TALDEA


* RICARDO BECERRO DE BENGOA-ren arabera, Santxa Otxoa de Ozaeta edo Ozaetako Santxa Mendijurreko gazteluko anderea zen, Maturanan jaiotakoa. Ozaetatik zetorren izen bereko familiako oinordekoa. Bere senarra Martin Bañez Artazubiaga Ibarretako  burdinolan erail zuten 1464ean Aramaioko oñaztarrek. Santxa  alargunak, bere gizonaren gorpuaren aurrean kantatutako ereserkia da, ahoz aho eta belaunaldiz belaunaldi igaro eta GARIBAI-k jasotakoa.  Hiletetan emakumeek kantatzen zituzten ereserki inprobisatu hauek dira bertsolaritzaren  aitzindariak.


Utzi iruzkina: