Bertso tailerrak BARRUNDIA ETA ARAIAN

laube 1456150861201 LAUBE | 2010-10-09 17:13

Bertsolaritzaren misterioa argitu, hitzekin jolastu eta lagun artean euskaraz kantatuz gozatzeko helburuarekin bi tailer labur izango ditugu Lautadan udazkenean. ARABA BERTSOZALE egitasmoaren barruan Arabako Bertsozale Elkarteak antolatu ditu ikastaroak, Lautadako bertso-eskola, Satola eta Atsun euskara taldeen laguntzaz.


  BARRUNDIA BERTSOZaletzen (Urria)

16 urtetik gorako lagunentzat

Urriaren 13, 16, 20 eta 23an, OZAETAKO KULTUR ETXEAN izango da ikastaroa, asteazkenetako ordutegia 18:30etatik 20:30etara eta larunbatetako ordutegia 11:30etatik 13:30etara.


ARAIA BERTSOZALetzen (Azaroa)

Helduentzat

5 eguneko ikastaroa izango da eta ordutegia eta egutegia interesatuekin adostuko da Urriaren 23an, larunbata, 16:30etan ARATZ tabernan izango den aurkezpen bileran.


INFORMAZIO GEHIAGO

 

Arabako Bertsozale Elkartea

Benito Perez Galdos plaza z/g

01002 GASTEIZ

Tel: 945 010505 - 688616531

e-posta: araba@bertsozale.com


Utzi iruzkina: