azken hilabeteetako hainbat istori... argazkitan!
Azterketa, aurdunaldi eta abarren artean lanpetuta ibili ondoren blogeko erredakzioa martxan jarri dugu berriro ere, eta hortik zehar ahaztuta gelditu zaizkigun hainbat ekitaldi gogorarazteko unea iritxi da.
Gogoratzen duzue Pedro Lope de Larrea ikastolak maiatzaren 21ean egin zigun omenaldiaz? aaa..., ez zenekitela ezer? ba egin klik argazkian eta ikusi gehiago! por tzierto, ze ondo geratzen den oroigarria bertso eskolako paretan zintzilik!
20110521 aguraingo lope de larrea ikastolan omennaldia bertso eskolari |
eta Zalduondon; idazkari, azeri eta abarrekin arazoak badituzte ere, bertso-erronda ikaragarria egon zen jaiei bukaera emateko... Gasteizko infiltraturen bat ere egon omen zen... ez ote dira Kuadrilartekorako prestatzen arituko "Bertsotan saltsan"-ekoak ez?
20110613 zalduondo bertso-erronda |
Euskal Herriko eskolarteko txapelketa ere Agurainen jokatu zen, batzuk Araba osoan zehar bueltaka ibili baziren ere Harresi aretoa bilatzen, azkenean aurkitu zuten. Hona hemen ez dakit nondik lapurtutako kronika eta bidio-audioak.
Datozen bertso saio pare baten berri ere eman nahi genizueke, "Araia bertsozale" egitasmoaren barruan antolatu dira sustapen eta ikerketa sailak esan digunez:
-Ekainaren 25ean Araiako gaztetxean bertsobazkaria. Bertsolariak: Mandragorin, Txote, Zeledon eta Markitos eta gai-jartzaile lanetan Jone Otxoa andereƱoa (auskalo nondik galduta zebilela aurkitu omen zuten, hauek ere Kuadrilartekoa prestatzen ari ote dira?).
-Uztailaren 3an bertso-poteoa Araian. Ikerkuntza sailak oraindik ez dauka argi bertsolariak nortzuk izango diren, beraz informazioaren zain geratu beharko gara.
Bukatzeko, modu laburrean (blog hau prentsa arroxa bihur ez dadin) baina bihotz bihotzetik, 4BE osoaren partez: ONGI ETORRI OIER !!!
Iruzkinak
Oier XS 2011-06-27 13:36 #1
<p>Eskerrik askooooo! orain pixkat atontauta nago eta amatxo baita ere... Jan eta lo besterik ez dugu egiten...kar, kar</p>
<p>Baina laster izango duzue nire berri! </p>
<p>Ez euki dudarik... hasi da abentura..... eta ni piraten erregea izango naiz! </p>
Utzi iruzkina: