Hemen da ESKOLARTEKOA!!!

laube 1456150861201 LAUBE | 2011-05-10 22:48
3

Larunbat honetan, maiatzaren 14an, ospatuko da Zalduondon Arabako eskolarteko txapelketako 2. kanporaketa. Merienda itzela izango da Zeledon-Toki txokoan. 14 urtetik beherakoek lehengo abestuko dute, Araiako bertso eskola Vs Zalduondoko bertso eskola, beraz, derbi interesgarria. Geroago, honako gazteek abestuko dute: Amaia Lasaga, Maite Solozabal, Maria Izaga, Beñat Zalakain eta Lautadakoak diren Jon Unai Axpe eta Egoitz Iradier. Zorte on guztiei eta animo!

Andereño

Andereño 2011-05-14 13:21 #1

Zermoduz atzo gauez

gure monotema?

Mandragorin

Mandragorin 2011-05-14 15:50 #2

nire ahotsa entzun zen
Izarran barrena
finalera pasatu baina bigarrena
Mandragorin da orain
neronen izena.

epaile anderea

epaile anderea 2011-05-16 23:40 #3

izugarri ibili zen

gure mutikoa,

ideiak onak eta

euskara petoa.

ahots ta doinu onez

beterik kolkoa

ederki moldatu zen

Mandragorakoa.

Utzi iruzkina: