ABTX 2011. Lautada hustu eta printzipala BETE genuenekoa
2011ko apirilaren 2a, eguerdiko 12:30ak. Kutxi kalean hasi zen, gauza on denak bezala atzerapenarekin. Hala beditik abiatu zen Lautadako intxada, adar hotsarekin batera, bonboak eta kutxak lagunduta, Jereren soinuari eta Enekoren erritmoari jarraituz, Sandraren txirula berriaren atzetik. Helburu bakarra, printzipala BETEtzea, horretarako Lautada hustu behar bazen ere.
Bertso-triki-bonbo-poteo elegantea egon zen bazkaldu aurretik, Kutxin gora, estankoa helmuga. Ondoren, bazkaria Aranban. Menua: entsala eta xolomoa piperrekin, eta postretan mamia, kopa eta kafea (hizozkiren bat ere egon zen). Orduan irtsi ziren falta zirenak, eta Mirenen aginduetara Printzipalerako bidea hartu genuen, lololorololo lorolololo loroloro...
Printzipaleraino kalejira, eta Kapitaleko kaleetan zehar Lautadako pankarteagaz, Lautada zurekin bueltatu txapelakin lemapean, ikustekoa. Printzipal barruan hainbat pankarta eta talde: Viñaspreren tropa, Manexen Aramaixo ibarreko bandoa, Solozabalen Kutxiko jendea, Zigorren Enbeitatarren klana, Otamendiren Kakiturriko ahariak eta noski, Oihaneren Lautadako tribua. Baina ez nahastu, hau ez da Kuadrilartekoa, hau bakarkakoa da, eta Lautadako ordezkari bakarra aritu zen oholtza gainean, Oihane Perea.
Oihanek Lautadarentzat, eta Lautada Oihanerentzat egon ziren, bonboak beti presente. Asier, gure Asier, han zegoen, batetik bestera, urduri; eta argazki hauek ateratzen, gure korrespontsala, Haizea.
Saio polita izan zen, azkarra, alaia. Bertsolariak eroso: Otamendi gustora bere gorputzarekin, ostikadak banatzeko prest; Manex irrifartsu (ze nobedadea!), lasai eta bera ere gustora Superotamendirekin "dios, zuk daukazun bizkar horrekin oso lasai nago"; Zigor sasoiko, nahiz eta ahots hori izateko bezperan Arabatakadan egon behar izan zen; eta Arabatakadan seguro egon zena, Ander, kafetxoa hartzeko denbora ere hartu zuena; Viñaspreri dagokionez... txintxetaren bat edo eukiko zuen aulkian, ia ez baitzen eserita egon; eta Andereño bere bonbo propioarekin taulatuan, dena den, zapaburu batetik nola sortzen da bonbo bat?
Azkenean Aramaixoko Manex Agirre "joven promesa" Arabako Txapeldun izendatu zen, Otamendirekin buruz burukoan aritu ondoren. Olleriaseko Blancak jarri zion txapela, hainbat urtetan finalista izan eta gero, azkenean lortu du merezitako saria. Eta argazki batek hobeto adierazten duenez, beitu Aramaixoar irrifartsuaren jetoa, ze ostia ariko da pentsatzen? "fshffsshhfshfsshffsh... LORTU DOT!"
ZORIONAK MANEX!!!
Iruzkinak
itzalean 2011-04-04 15:53 #1
Bertso munduko blog-ik hoberena.
Dedio!!
Marea urdina!

Andereño 2011-04-04 20:15 #2

Impresionanteeeeee!

Aupa zuek kaguendio!

iraia! 2011-04-04 21:06 #3
Ona artikulua!!
Behintzat hemendik ere giroa somatzeko aukera izan dut! Kriston juerga bota zenuten ezta? enuen gutxiago espero! bonboak, kaja, trikia, txirula, Lautada osoa, kamiseta urdiñ itxusi hoiek (jeje)...
Enbidia behintzat eman didazue kraboiak! baie lasai! hemendik ere ondo baitnabil! ez da euskal juerga, baina esan genezake beer festa badela!
Zorionak peña! bueltararte!
ta ZORIONAK MANEX! MEREZITA ZENUEN!

Utzi iruzkina: