Gasteizko bertso kontuak

  2012-04-19 Gasteiz (PROBATU EZ DUENAK EZ DAKI ZERN DEN HAU!!!) Gasteizko gaztetxearen 24. urtemugako bertso-saioaLekua: Gaztetxea Ordua: 20:30 Antolatzailea: Gasteizko Gaztetxea Bertsolariak: Julio Soto, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Arkaitz Estiballes, Andoni Egaña, Ander Solozabal Gai-jartzailea: Unai Elizasu


Arabako Kuadrilla arteko txapelketa bere azken txanpara iritsi da eta bat-batean Aiaraldeko altubepekoak eta Lautadako sorginetxek hartuko dute oholtza Aramaion. Kaiturri-eharik ez du lortu finalera pasatzea. Bertso sorta kolektiboen lehiaketan Iazko talde txapeldunak, Martin Ttipiak ordezkatuko du Gasteiz. Finalerdietan Trikiporru taldearekin lehiatu zen Zigoitian eta hemen dituzue bi taldeen lan bikainak. Txapelketako finalerdietako kronika eta bertso guztiak www.arabakotxapelketa.org     2012-03-10 1.finalerida ZIGOITIA. Idatzizkoa Gasteizko Trikiporru   2012-03-10 1.fi...


ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAREN PRENTSA OHARRA http://gasteizekbertsoabehardu.wordpress.com/2012/03/14/hitzarmena-berreskuratzeko-bidean/       Aste honetan jakin dugunaren arabera Gasteizko Udalak Arabako Bertsozale Elkartearekin orain artean izan duen hitzarmena berrezarriko du, aurrekontua %20 murriztuta bada ere. Pozik gaude ez delako programa bertan behera utzi beharrik izango eta ez delako bertsolaritza Gasteizko programazio kulturaletik desagertuko, eta ez dugu inongo zalantzarik, elkartasuna eta euskalgintzaren ekimen bateratua izan direla egoera kezkagarri honi buelt...


    2012an udal aurrekontuetan Gasteizko Udalak Araba Bertsozale Elkartearekin azken 4 urteotan izan duen hitzarmena bertan behera uzteko asmoaren berri emateko Arabako Bertsozaleak egindako prentsaurrekoa. 2012an udal aurrekontuetan Gasteizko Udalak Arabako Bertsozale Elkartearekin azken 4 urteotan izan duen hitzarmena bertan behera uzteko asmoaren berri jaso dugu hedabide eta alderdi politikoen bidez, baina udalaren aldetik inolako azalpenik jaso gabe. Are gehiago, azaroan Encina Serranorekin izandako bileran krisiaz eta beherapenez hitz egin genuen arren, inongo momentuan ez ...


BERTSO ABENTURA BARRIAN!! Lautada, Lautada garaitezinak gara!!   Gabonak helduta, azken urteetan lez Lautadako piztitxoekin 3 egun zoragarri igaro ditugu Barrian, eta oheak soberen genituenez… Gasteizko eta Mendialdeko lagun batzuk ere gonbidatu ditugu gurekin gozatzera. 45 lagun izan gara, 40 ttiki eta 5 altuago, Barriako aterpetxeko une isilak gure doinu gozoekin konkistatzen.     Lehen momentutik hasi gara giroa aztoratzen, gure jolas eta irriek alboko zelaian bizi diren animaliak ere jolas egarriz eta inbidiaz egon baitira. Puzzlearen jolasa, soinuen jolasa ilunetan, b...


EKAITZ SAMANIEGO BERTSO-ESKOLETAN   Ekaitz Samaniego 21 urteko gazte gasteiztarra da, orain dela bospasei urte hasi zen bertso eskolan eta ordutik etengabea izan da Arabako Bertsozale Elkartearekin duen harremana. Kurtso honetan ere ume taldeak bertsozaletzen aritu da, hiru bertso eskolaren irakaslea baita. Eskolarteko adina pasa aurretik ere, Eskolartekoa bera antolatzen, montatzen... aritzeko prest egon da beti. Saio antolatzaile nekaezina, barnetegiko begirale, BERTXOKOko esatari, irakasle, langile porrokatua... ezinbesteko pertsona gure eguneroko jardunean, eta dena, irria ahoan. &...


Euskararen eguna aitzakiatzat hartuta abenduaren 2an bertso rap emanaldia izan zen Gasteizko alde zaharreko tabernan. Ekaitz Samaniego, Iñaki Viñaspre eta Iker Pastor bertsolariak aritu ziren 121 Krew talde bizkaitarrarekin batera.  


Bertxoko sariketa berriz ere gurean da.Pasa den astean jokatu zen lehenengo finalaurrekoa Gasteizen. Bertan, Peio Ormazabal, Aimar Karrika, Amaia Lasaga, Jagoba Apaolaza, Ainhoa Mujika eta Ekaitz Samaniego, Beñat Goitiaren esanetara. Agurretik harritu zuten publikoa bertsolariek, saioa ederra izan zen, ale gogoangarririk ere utzi zuelarik. Saio honetatik Azaroaren 25ean Aramaion jokatuko den finalerako sailkatuak Ekaitz Samaniego gasteiztarra eta Peio Ormazabal arrigorriagarra izan ziren. Aipatzekoak Amaia Lasagaren lehen parte-hartzea Bertxoko sariketan, baita Errexala elkarteko afari...



Urtero lez, aurten ere Gasteizko Bertso Eskolaren eskutik badator BERTXORAKERIKETA. Aurreko urteetan egun ederra izan da, aurtengoan ere hala izango al da?  


gasteiz-bertsozale 1456133106692

Gasteizko bertso kontuak

Gasteizko bertso kontu ugari aurkituko duzu hemen. Gustora konpartituko ditugu zurekin!