43. azatzak Algortan topatu du lur emankorra. Algortako bertsolari eskola1980an sortu zen. Euskal Herriko lehenengoetarikoa, Xabier Amurizaren itzalpean sortua, Trino Azkoitiak eta Andoni Iriondok gidatuta.Historia oparoa du Algortako bertsolari eskolak, 32 urtetakoa dagoeneko. Historia horren zati bat ALBEkoek dute euren blogean. Baina … historiak historia, oraina eta etorkizuna ere badu Algortako bertso harrobiak.Hiru jarduera nagusi egiten ditu ALBEk:- Eskolak eman nagusi zein gaztetxoei. - Eskolan aritzen diren bertsolariek plazarako saltoa eman dezaten lagundu.- Ekitaldiak antolatu...


Bertxoko sariketa berriz ere gurean da.Pasa den astean jokatu zen lehenengo finalaurrekoa Gasteizen. Bertan, Peio Ormazabal, Aimar Karrika, Amaia Lasaga, Jagoba Apaolaza, Ainhoa Mujika eta Ekaitz Samaniego, Beñat Goitiaren esanetara. Agurretik harritu zuten publikoa bertsolariek, saioa ederra izan zen, ale gogoangarririk ere utzi zuelarik. Saio honetatik Azaroaren 25ean Aramaion jokatuko den finalerako sailkatuak Ekaitz Samaniego gasteiztarra eta Peio Ormazabal arrigorriagarra izan ziren. Aipatzekoak Amaia Lasagaren lehen parte-hartzea Bertxoko sariketan, baita Errexala elkarteko afari...


Urtero lez, aurten ere Gasteizko Bertso Eskolaren eskutik badator BERTXORAKERIKETA. Aurreko urteetan egun ederra izan da, aurtengoan ere hala izango al da?  


Urtarrilleko berripapera neska-mutillok!" title="">Gozatu dezazuen!


Asteburu emankorra izan dugu dudarik gabe, denetik egon da, txapeldunen saioa, bertxorakeriketa, saioak.... Hala ere, ezin izan bazenuen joan, trankil, guri esker jazotakoaren berri izango duzu!Batetik, Jimmy jazzen ospatu zen txapeldunen saioa:Bestetik, bertxorakeriketa!!title="Ondo ibili bertsozale, eta plazarik plaza ikusiko garelakoan...Ah, ohar bat, doble ikusten baldin baduzue giroan sartzeko besterik ez da!


Agenda

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2010-10-11 23:15

Datozen egunotan ez daukagu aspertzerik lagunok! Gasteiz-bertsozaletzen dabilen seiñale, bertsoaren aristokrazia zuen gaiñ jarriko dugu, lotan ere bertsotan egingo duzue... Ondo ibili eta hurrengo egunetako zita garrantzitsu hauetan ikusiko garelakoan, Muxu lirdingatsu bat bertsozale!2010-10-14, GASTEIZ Txapeldunen bertso-saioa Lekua: Jimmy Jazz aretoa Ordua: 20:30 Antolatzailea: ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA Protagonistak: Maialen Lujanbio, Oihane Perea, Julio Soto, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Igor Elortza Gai-jartzailea: Idoia Beitia Antolatzailea: ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA   ...


Gaur berri txar batekin gatozkizue, bart Ruben atxilotu zuen polizia espaiñolak. Gurekin laster egongo delakoan besarkadarik beroena senideei...Bide batez, doiñu berezi eta bertso eder hauetaz ezagutzeko, maitasunez egindako bertso pare bat zuretzat, gure tuno faboritoa!Baiña batzuentzat zer da elkartasuna? Kartzela barruan sartu behar duguna Ene, zenbat borondate.... Justizia_hain justu baten bizi gara! Nahiz eta ez izan, erruduna zara, Kontrakoa_argitu arteUh, uh, uh, uuuhh, uuuhhhUh, uh, uh, uuuuh, uuuuuhhBertsolari jator, gasteizko saltsero Aita eredugarri, lehengo parrandero Ze_egin ju...


MArTxoAk 13, BERTSO-bazkaria, Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketaren barruan:   KAKITURRI-EHARI VS MUÑOKO KATUAK     Bazkaria: 14:00etan, Gasteizko Kakiturri-Ehari elkartean   Gainera, TreBiño eta Aldapazaleak taldeak lehiatuko dira BERTSO SORTA KOLEKTIBOEN LEHIAKETAren barruan   Izena emateko araba.sustapena@bertsozale.com edo 675 707 971 (Asier Lafuente)  Kriston bertso-jaia!!! Informazio gehiago http://www.bertsozale.com/euskara/txapelketak/araba2010  


    Pasa den ostiralean eman genion hasiera bertso eskolako ikasturteari. Aurpegi berri eta zaharrak nahastu ziren beste behin ere. Utzi dutenen  artean Olaia eta Ane. Etorri berrien artean berriz, Ekaitz, Andoitz eta Oier. Beste aurpegi denak ezagunak: Mikel, Maddi, Haizea, Aitor, Mikel, Arkaitz, Abraham eta Alberto. Arduradun lanetan eta zerbait irakatsi asmoz, Ane, Garazi, Ane, Gorane eta Mikel. Denok gogotsu, denok ilusioz beteta.     Aurten garaiz ekin diogu ikasturteari, neurri batean lehengo urteko akatsak sahiestu nahian. Momentuz indarrez gainezk...