Azatzak 43: Algortako bertsolari eskola

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-07-23 08:45

43. azatzak Algortan topatu du lur emankorra. Algortako bertsolari eskola1980an sortu zen. Euskal Herriko lehenengoetarikoa, Xabier Amurizaren itzalpean sortua, Trino Azkoitiak eta Andoni Iriondok gidatuta.

Historia oparoa du Algortako bertsolari eskolak, 32 urtetakoa dagoeneko. Historia horren zati bat ALBEkoek dute euren blogean. Baina … historiak historia, oraina eta etorkizuna ere badu Algortako bertso harrobiak.



Hiru jarduera nagusi egiten ditu ALBEk:

- Eskolak eman nagusi zein gaztetxoei.

- Eskolan aritzen diren bertsolariek plazarako saltoa eman dezaten lagundu.

- Ekitaldiak antolatu: adibidez, urteroko bertso saio mundiala,  ALBE gala, balkoitik balkoira, jaietako saioak, bihotz gazte saioak, … Den-denak mimo handiz prestatutakoak.


Utzi iruzkina: