Kategoria: azatzak
Lau urte luze joan dira Garaigoikoa blogean azatzak batzen hasi nintzenetik. Lau urte luze eta 100 (+1) azatz. Euskal kulturgintzaren soloa oparoa dela ezin uka, eta beste 100 azatz batzeko modua edukiko nuke. Baina proiektu batzuk inoiz ere utzi behar dira bazterrean eta honi momentua heldu zaio. Euskal kulturgintzaren soloa ongarritu behar da eta leku aproposean jarritako hazi horiek fruitua eman dezaten zaindu eta babestu. Euskaraz bizi gura dugunon gasolina sinbolikoa ei da kulturgintza. Ez dakit hala den, baina alaiago bizitzeko aukera ematen digutela ziur naiz. Jarrai dezagun k...
100 azatz jarri eta beste horrenbeste jartzeko modua izan dut urte hauetan guztietan. Egia da oreka bilatzen saiatu naizela, baina horrek ez du esan gura zirriborroetan hainbat azatz geratu ez denik. Geratu da mordo bat. Horregatik, 101. azatza (azkena!). Abangoardiak gurean euskaraz egiten du. Diziplina gehienetan. Antzerkian, adibidez, zer dago abangoardiagorik Ander Lipus, Dejabu edo Le Petit Theatre du Pain baino? Eta literaturan Joseba Sarrionandia, Danele Sarriugarte edo Xabier Montoia baino? Eta musikan Mursego, Berri Txarrak edo Oreka Tx baino? Eta komikigintzan Asisko, Zaldi Eroa e...
100 azatza eta azkenak berezia izan behar zuen. Eta hala da. Gurean elkarte eredugarririk bada kulturgintzan, hori Bertsozale Elkartea da. Auto-antolaketa, independentzia, nazio eta herri/auzo mailak ondo uztartuta, transmisioa eta transgresioa, indibidualtasuna eta kolektiboa, ekimen txiki eta handiak, lagun giroa eta lehiaketa, zaleak eta profesionalak. Eta, gainera, euskararen etorkizunerako estrategikoa. Eta ez diot nik, “Bertsolaritzaren garrantzia” izeneko dokumentuak baizik: Biziberritze prozesuan den hizkuntza batentzat bere baitan halako errealitate ba...
Orain gutxi, Canal+-ek euskaraz azpititulatutako hainbat film emango dituela jakin dugu. Albiste pozgarria benetan. Baina sarean han eta hemen badaude euskarazko film eta telesailak euskaraz eskuratzeko modurik. Lehena eta akaso garrantzitsuena, azpitituluak.com webgunea. Horren harira, Gaizka Izagirrek euskaraz ikus ditzakegun 50 film onenen zerrenda plazaratu zuen orain dela ez asko Argiako bere blogean. Horrez gain, azpimarratzekoa da boluntarioek beste behin egin duten lana: euskal encoundings topaketak aprobetxatuta, euskarazko filmen eta telesailen aurkibide galanta paratu dig...
98 azatz jarri ditut gaur arte. Eta ez dut errepikatu ekimenik. Ba, ia amaieran bat errepikatuko dut: badok.info. Berriak orain dela gutxi berritu du goitik behera webgunea. Eta edukiz hornitu. Datu-basea izateaz gain (350 biografia, 2000 taldetik gorako aipamena), musika plataforma ere bihurtu da, musika aldizkaria izateaz gain (kritikak, blogak, argazkiak, elkarrizketak, …). Lan txukuna eta ezinbestekoa (egunez egun elikatzen jarraitzen ari direna). Musikagintzak berreskuratu behar du orain dela urte batzuk zuten funtzioa, euskararen biziberritzeari dagokionez.  ...
Eraikinak hori baino ez dira, eraikinak. Eraikinak ez dira garrantzitsu ezpada barruan gertatzen denagatik. Pertsonok ematen diegu bizitza (edo ez) eraikinei. Halaxe da. Gernikan Astra proiektua orain dela urte batzuetatik martxan dago. Eraikin handia da, metro asko duena, baina batez ere itzelezko bizitasunarekin. Proiektu parte hartzailea, sortzailea, dinamikoa, autoantolatua, feminista, antimilitarista, … eta abar. Eta kasu honetan ez dira ekimen bati jartzen zaizkion izenlagunak, benetakoa da. Eta euskalduna, jakina. Bide batezko euskalgintza bete-betean. Esate baterako, ...
Ttlaka da aisialdian (bereziki helduona) euskaraz bizitzeko baliabideak eman gura dituen elkartea. Eta, horretarako, besteak beste ttalaka.org interneteko eskaparatea jarri dute martxan. Euskarazko kulturaren agenda dute, 10 blogari kulturari buruz, ttalakariak izeneko elkarrizketa sorta, erreportajeak eta abar. Webgune txukun eta erakargarri batean. Ea erresonantzia kaxa indartsu bilakatzen den! Aupa ttalakariak!
Urteetako lanak eman ditu fruituak. Gure komunitateak badu interneten aritzeko berezko kantxa, berezko zelaia. Eta aprobetxatu behar dugu. Ekainean aitzindari batzuek abiatu zuten puntueus. Eta orain abiarazte fasean dabiltza. Urtea amaitu aurretik, 2.000 domeinu kudeatu nahi dituzte. Kopuruak kopuru, euskarak eta bere garapenak izan behar du oinarri, izan behar du ongarri. Eta edukiz bete .eus domeinu horiek guztiak: euskarazko edukiz bete, beti ere.
Harrobiak behar ditu euskarak. Harrobiak behar ditu euskal kulturgintzak ere. Eta antzerki alorrean, harrobirik bada, Zurriolako antzerki eskola dugu horietako bat. Ia 200 gaztez osatutako antzerki eskola dago Donostian. Eskolatik bertatik aktore ezagunak atera dira, euskaraz lan egin dutenak. Euskarak ere behar ditu olgeta guneak, ondo pasatzeko guneak eta lana euskaraz egingo duten gazteen prestakuntza antolatzea. Eta hori guztia, bere xumetasunean, egiten du Zurriolako antzerki eskolak. Segi dezala indartsu!
Telebistak gure bizitzako ordu asko jaten ditu. Eta euskarazko eskaintza ez da behar bestekoa ez kantitatez ez kalitatez. Baina alor honetan ere badira berri onak. Kanaldude da horietako bat. Baxenafarroan du egoitza eta zentroa, Arrosan. Ipar Euskal Herri osoa du berbagai eta sarearen bidez hedatzen ditu bere eduki guztiak, euskaraz jakina. Herri-telebista dugu Kanaldude. Kulturgintzaren adierazpideei garrantzi berezia ematen diena. Erresonantzia-kaxak behar genituela esan zuen batek, ezta?
Euskarazko kulturgintza beti egon da krisian, beti (nahiz eta batzuek esan dirutza jasotzen zutela diru-laguntzetan). Eta gurean horregatik betidanik erabili dira auzolan estrategiak euskarazko kulturgintzako produktuak diruz eta mimoz babesteko. Gaur egun, horietako batzuk internet bidez egiten dira eta crowfounding izen arrotza jaso. Orain arte, gurean hemendik kanpo (eta nola edo hola euskaratutako) plataformetan kudeatu dira hauek. Baina, orain dela gutxitik, badaukagu guretik proiektuak diruz laguntzeko aukera: Karena. Gainera, euskarazko berba zahartxo bat berreskuratuz. Eurek nik bai...
Azatzik azatz, 90.aren muga ere gainditu egin dut. 10 azatz baino ez dira falta lau urteko bilketa lan honi amaiera emateko. Azken 10 azatzak berezitxoak izatea nahiko nuke. Proiektu berri zein zaharrak batu nahi ditut, etorkizun handikoak izan daitezkeenak batzuk, garrantzi berezia izan dezaketenak bestetzuak. Ea ba! 91. azatzak literatur kaiera batzuk non kokatu gogorarazten digu. Poesia liburu laburrak dira (poesiak mundua aldatuko ez duen esperantza gordetzen dut), nazioarteko egile ezagunenak eta harpidetza bidez argitara emandakoak (hori ere crowfounding da, ezta?). Momentuz, l...
Azpitituluak ala bikoizketa? Eztabaida latza dago haren inguruan. Edo ez. Baina horren gainean egiten da berba behinik behin, sutsu. Baina gaurkoan ez dut muturra horretan sartu nahi. EiTBk ematen duen zerbitzu bat aipatu nahiko nuke: zinema euskaraz izenekoa. Bikoiztutako eta euskaraz filmatutako hainbat film daude webgune horretan. Ezin dira deskargatu, baina on line ikusteko aukera izan bada. Zinema euskaraz ikusteko aukera aparta. Hala ere, EiTBk katalogoan euskarazko film gehiago izan behar ditu, ezta? Egindako ikusgai jartzearen aldekoa naiz ni.
Aspaldiko azatz batean ekarri nuen hona Ahotsak egitasmoa. Ordutik hona egitasmoa hazi baino ez da egin. Garai hartan 9.000 bideo pasatxo zeuden eta gaur 20.000 bideotik gora daude. Baina gatozen geurera. Ahotsak proiektuaren adarra da Ahotsak ikasgelan. Izan ere, gordailua baino askoz gehiago da Ahotsak. Gure historia hurbilaren edozein ikerketak aintzat hartu beharko luke hau. Eta, jakina, ondare horren transmisioa. Eta ikasgelan izeneko adar honek horretan eragin gura du bereziki. Ondare eta hizkeren transmisiorako proiektu ederra. Bizkai aldean ere horrelako batzuk egiten ari di...
XXI. mendean fanzineak interneten egin behar zirela ematen zuen (blog bat fanzine baino ez da, ezta?). Baina, kia, XXI. mendean oraindik bada lekua artisau gisara egindako paperezko fanzineentzako. Eta poztekoa da. Euskaraz ez dago askorik: Izu giroa bezalako aitzindaria datorkit burura, baina seguru underground munduan besterik egongo dela (fanzineek xarma dute zentzu horretan, zeure ondoko herrian banatu ahal da eta zu konturatu ez). Eta iaztik beste bat: Pop pilulak. Lehenengo alea osorik interneten badago. Bigarren alea paperean argitara eman da orain dela gutxi. Pop kult...
Badira urte batzuk Bilbo Zaharra euskaltegiak Klasikoen Irakurtaldia antolatzen duela Bilbon, jakina. Arriaga plazan, zehatzago esateko. Aurten Gabriel Arestiren Harri eta herri klasikoa irakurri du hainbat jendek kalean, ozenki, Bilboko erdigunean, gure “metropoliaren” erdigunean. Euskara (eta euskal literatura) kalera ateratzeko modu erraz eta eraginkorra. Maiatzaren 22a da egun handia, baina karpa jarriko dute Arriagan maiatzaren 20tik 23ra. Eta dozenaka ekitaldi antolatu dituzte irakurtaldia osatzeko.
Batzea beti da ona. Eta kasu honetan euskal antzerki-sorkuntzaren inguruko 8 egitura batu egin dira, proiektu honetarako. Eta zertarako batu dira egitura hauek guztiak? Elkarrekin proiektu bat martxan jartzeko: antzerki obra berri bat ekoitzi, euskaraz eta 8 lekuetan emateko, gutxienez. Eta lehiaketa moduan. Hori guztia. Eta lehen emaitza eman duena: Konpota. Maiatzaren 16an amaitzen da izena emateko epea. Ordura arte ekarpenak egiteko astia dago. Zu-bi egin behar, ezta?
Allartean blogariak proposatu zidan iaz Xiru jaialdiari leku egiteko azatzetan. Eta ni esanekoa naiz. Gainera, Allartean blogariak berak azken artikuluan Zuberoako herri kulturari buruz jardun du eta Xiru jaialdia horretan sartzen da bete-betean. Altzain eta Gotaine-Iribarnen izango da Xiru jaialdia. Made in Heben izena du jaialdiak eta herri kulturaren hainbat adierazpide batzen ditu. Egitarau ederra du jaialdiak (pena joan ezin izatea, katxis!). Merezi du bertaratzea apirilaren 10etik 12ra Xiberoara.
Huhezik antolatzen du euspot lehiaketa. Euskarazko espotak egin behar dira urtero eta onenari sariak ematen dizkiote. Urtero gai baten inguruan aritu behar dira parte-hartzaileak. Eta 2014an gaia da euskara eta pintxo-potea. Maiatzaren 9ra arte espotak bidaltzeko epea badago oraindik. Baina, momentuz, gozatu ditzagun aurreko urteko bideoak:
Euskarazko kulturgintzak ez du izango produkzio larregirik. Hori egia da. Eta are gutxiago, ikus-entzunezkoen mundutxoan. Baina produkzio nahikorik ez eta, gainera, produkzio hori zabalduko duen bozgorailu nahikorik ezta. Irudiz eta euskaraz bloga aurkeztu nahi dizuet 82. azatz honetan. Zinemari buruzko bloga da, euskaraz egindakoa eta euskarazko produkzioei jaramon egiten diena. Erresonantzia-kaxa nahikoa ez da izango, baina bada zerbait.
Otsailaren 27an Durangoko San Agustin kulturgunean hainbat lagun bildu ziren Geuk gEUre kulturaz izeneko jardunaldietan. Gure kulturaren norabideaz berbetan aritu ziren. Jardunaldien aurretik Berria egunkarian Iñigo Astizek artikulu mamitsua egin zuen: Noranzkoa adosteko unea. Bertan parte hartu behar zuten hainbat kide elkarrizketatu ditu egileak eta oso ekarpen esanguratsuak plazaratu zituzten. Jardunaldien kronika sakona eta luzea dakar Berriak gaur: Urrats bateranzko urratsa. Ea urrats gehiago datozen. Euskal kulturgintzaren soloak eskertuko ditu eta.
Orain dela urtebete pasatxo jarri zen martxan ekimen hau, 81. azatza jarriko duena euskal kulturgintzaren nire solo partikularrean. Txokolatea eta bizkotxoak! Hilean behin, sortzaile bat eramaten dute Bilboko taberna batera berarekin berba egitera. Kultur elkarrizketak eta euskaraz. Autogestioz. Hori baino ez, sinple bezain efektiboa. Gainera, saiatu dira urtebete pasa honetan kulturaren adierazpide gehienei atea irekitzen: dantza, antzerkia, literatura, musika, artea, zinema, … Ekimen txiki bezain interesgarri.
Gazteen erabilerak kezkatzen ditu euskaltzale asko. Ni ere bai, jakina, nahiz eta gehiago kezkatzen nauen helduon erabilerak. Baina, tira, pasatuko zait inoiz sukar tonto hau. 80. azatza gazteak jopuntuan dituen produktu batek jarriko du: Gaztezulo aldizkariak (eta webguneak). 2000. urtean sortu zen eta gaur egun (garai hartan ere) gazteentzako euskarazko aldizkari bakarra da. Itxura modernoa duen produktua da Gaztezulo, gazteen interesekoak izan daitezkeen gaiak lantzen ditu. Eta 14 urteren ondoren bizirik jarraitzeak adierazten du aldizkari honek erro sakonak dituela. Honi lotuta, gomen...
Lasarte-Oriako euskaldunek behin baino gehiagotan jarri dituzte azatzak euskal kulturgintzaren soloan. Baita gaurkoan ere. Kukuka antzerki (eta dantza) eskolak 700 ikasle inguru ditu gaur egun. Euskara hutsezko antzerki eskolarik handiena izan daiteke. Antzerki eta dantzarako grina euskararekin eta bestelako balio eta emozioekin lotzen dituzte. Haur, gazte eta helduentzako. Poza eta alaitasuna transmitituz. Haurrak eta helduak batuz. Eta euskaraz. Aupa Kukuka!
Azatzen zurrunbiloan jarraitzen dugu. Oraingoan proposamen ezberdina ekarri dut azatzen zerrendara: Erroa. Erroa argitaletxea euskara errazeko liburuak argitara emateko jaio zen. Zenbat Gara elkartearen ekimena da hauxe. Euren helburua nagusia hauxe da, euren berbetan: gazteek eta helduek euskara ikasteko eta literatura euskaraz irakurtzen hasteko material egokien beharra. Ingurumari horretan, Erroa argitaletxea Euskara errazean sailarekin ateratzen da plazara estreinakoz, euskara ikasleei eta euskaraz irakurtzen abiatu nahi duten lagunei literatura egokitua eta mailakatua eskaintzen ...