Azatzak 89: ahotsak ikasgelan
Aspaldiko azatz batean ekarri nuen hona Ahotsak egitasmoa. Ordutik hona egitasmoa hazi baino ez da egin. Garai hartan 9.000 bideo pasatxo zeuden eta gaur 20.000 bideotik gora daude.
Baina gatozen geurera. Ahotsak proiektuaren adarra da Ahotsak ikasgelan. Izan ere, gordailua baino askoz gehiago da Ahotsak. Gure historia hurbilaren edozein ikerketak aintzat hartu beharko luke hau. Eta, jakina, ondare horren transmisioa. Eta ikasgelan izeneko adar honek horretan eragin gura du bereziki.
Ondare eta hizkeren transmisiorako proiektu ederra. Bizkai aldean ere horrelako batzuk egiten ari dira. Pena da dena batera egin ez izana (ez gaude indarrak bikoizteko!)
Iruzkinak
Joxean Amundarain 2014-06-09 14:45 #1
<p>Bistakoa da Bizkai aldean baten bat ez dela zure iritzi berekoa (bikoizketaz, diot ...)</p>
Utzi iruzkina: