Kategoria: ahotsak
Aspaldiko azatz batean ekarri nuen hona Ahotsak egitasmoa. Ordutik hona egitasmoa hazi baino ez da egin. Garai hartan 9.000 bideo pasatxo zeuden eta gaur 20.000 bideotik gora daude. Baina gatozen geurera. Ahotsak proiektuaren adarra da Ahotsak ikasgelan. Izan ere, gordailua baino askoz gehiago da Ahotsak. Gure historia hurbilaren edozein ikerketak aintzat hartu beharko luke hau. Eta, jakina, ondare horren transmisioa. Eta ikasgelan izeneko adar honek horretan eragin gura du bereziki. Ondare eta hizkeren transmisiorako proiektu ederra. Bizkai aldean ere horrelako batzuk egiten ari di...
Ahotsak webgunea (eta atzetik dagoen lana) gero eta esanguratsuagoa da. Ia 17.000 bideo batu dituzte webgunean. Baina bestelako gauza batzuetarako ere hasi da erabiltzen. “Euskararen kate hautsiak” liburuan ahotsak-eko bideoak erabili dira iturri modura. Bilaketa xume bat egiten euskararen gaineko sentimenduak adierazten dituzten 122 pasarte batu dituzte eta euskararen egoerari buruz 1.273 dira. Gainera, denon eskura eta lizentzia librearekin, erabili eta partekatzeko. Euskararen historia sozialari buruz, Euskaltzaindia ari zen datu-basea sortzen antza. Bost urteren ondoren, ...
Pasa den astean, ikastaro oso interesgarria egin zen Donostian, Jone Miren Hernandezen gidaritzapean. Ikastaro horren kronikak argitaratu dira (lehen egunekoa, bigarren egunekoa eta hirugarren egunekoa).Horrez gain, ahotsak elkartekoek euren aurkezpenean erabilitako bideo guztiak eskura jarri dituzte. Oso interesgarriak euskaldunon historia hurbila (eta horri lotutako bizipenak) ulertzeko. 2:22 01- Euskal hiztunaren kezkak ...
30 azatz dagoeneko. Eta zenbaki borobiletan beti saiatu naiz azatz berezi samarrak egiten. Eta oraingoan ere hori egin nahi izan dut. Ahotsak proiektu berezia da. Helburua Euskal Herriko herri hizkerak jasotzea da. Baina hori baino gehiago da. Herri-kulturan Euskal Herrian gauza asko egin dira, horietatik asko oso jasoak. Ahotsak-ek, ordea, dibulgazio nahia du hasiera-hasieratik. Eta hori igarri egiten da: bideo laburrak eskegitzen dituzte, interneten eta doan, eta lizentzia librearekin. Une honetan 215 herri, 3788 hizlari, 5314 zinta, 35198 pasarte eta 9476 bideo daude. Kopuru po...
2009. urtean Xabier Reparaz Extramianak, Arbizuko hainbat pertsona helduri elkarrizketa etnografikoak egin zizkion XX. mendearen erdialdean arbizuarron bizitza nolakoa zen jakiteko.
Ordiziako Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak Ordiziako ahozko ondarea jaso, antolatu eta hedatzeko proiektua aurrera eramateko hitzarmena sinatu dute 2008 urtean.Badihardugu Euskara Elkarteak 2003 urtea ezkero ahozko ondarearen inguruko AHOTSAK proiektuan murgilduta dabil. Eskualde mailan hasitako proiektua Euskal Herri osora zabaldu da eta dagoeneko martxan dago Euskal Herri osorako lekukotasunak jasotzen dituen www.ahotsak.com ahozko artxiboa.Ordiziako ahotsak, Ordiziako ahozko ondarea bildu eta hedatzeko proiektuaren bitartez, XX. mendeko lehen urteetan jaio ziren hiztunen hitza ja...
Ahotsak.com-en aurkezpenaGaur aurkeztu da ahotsak.com webgunea Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Aurkezpena eta proiektuari buruz, Sustatun eta beste hainbat tokitan kontatzen dira detaileak, eta ez ditut nik hemen errepikatuko. Bi kontutxo baino ez, gaurkoaz:Badiharduguren proiektuaren ezaugarri batzuk benetan egiten zaizkit interesgarri: grabazioak helburu, proiektu irekia, sareratu-publikatu bukatu gabeko materiala, kolaborazioa bilatu. Ez dira proiektu guztietan puntu horiek horren garbi markatzen.Toki ederrean eta konpainia are ederragoan egin dugu bazkaria gero. Proiektua ez da ...
“Ahotsak” Emakume Taldeak, Bakearen Aldeko Emakumeen Ahotsak, bere Adierazpena publiko egiten du, euskal bake prozesuaren ekarpen gisa. Bere osotasunean irakur ahal izateko, klika (sakatu) ezazu “testu osoa” izeneko lotura. Adierazpenarekin bat egin nahi baduzu, “comments” loturari sakatu eta bidal eizaguzu zure iruzkina (izen-abizenak eta NAN-CNI-EHNA zenbakia erantsiz). Blogger atalean izena eman gabe eduki ezkero, “besteak” edo “ezezagun” ezizena aukera zenezake parte hartzeko eta zure iruzkina argitaratzeko.Agiri hau sinatzen dugunok ideologia, tradizio eta sentimendu ezberdinak ditugun...