azpi

Euskal Herria Google mapetan

1
azpi 1456131281766 azpi | 2008-07-23 08:44

Zure webgunean Google mapa bat sartu eta han Euskal Herria edo probintziaren bat marraztu nahi baduzu, orri honetan aurkituko duzu behar duzun guztia: http://ehmapa.googlepages.com/Adibidea: http://ehmapa.googlepages.com/mapa_guztiak.htmlSarreraAhotsak.com proiekturako sortu zitzaigun beharra.Hango herriak mapa baten gainean erakutsi nahi genituen dinamikoki eta, beraz, google mapak erabiltzea iruditu zitzaigun aukerarik logikoena. Egin genuen, bada, javascript apur bat eta preparatu genuen mapa.  Baina, herrien puntuak galduta geratzen ziren, mapa triste xamarra geratzen zen. Ingurua marka...


BiscayTIK

azpi 1456131281766 azpi | 2008-06-13 09:41

Bizkaiko Foru Aldundiak BiscayTIK proiektua aurkeztu zuen atzo. Hauteskunde kanpainan agindutakoa betetzen du, honbestez, Jose Luis Bilbaok.Hiru zati ditu proiektuak: - e-posta doan  herritarrentzat- e-administrazioa udaletan- ikerketa zentru erreferentea gai hauetanProiektua Microsfotekin garatuko du 17,4 milioi euroren truke; guztira, baina, 45 milioi euroko aurrekontua du proiektuak eta 30 lanpostu inguru sortuko ei dira, 150 lanpostu indirekto edo. Aurkezpen ofizialaren dokumentua sarean jarri dute.Komentatzekoak.1. E-postarena, mundiala da. Gaur egun herrietarrei e-posta doan agin...


Ahotsak.com-en aurkezpenaGaur aurkeztu da ahotsak.com webgunea Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Aurkezpena eta proiektuari buruz, Sustatun eta beste hainbat tokitan kontatzen dira detaileak, eta ez ditut nik hemen errepikatuko. Bi kontutxo baino ez, gaurkoaz:Badiharduguren proiektuaren ezaugarri batzuk benetan egiten zaizkit interesgarri: grabazioak helburu, proiektu irekia, sareratu-publikatu bukatu gabeko materiala, kolaborazioa bilatu. Ez dira proiektu guztietan puntu horiek horren garbi markatzen.Toki ederrean eta konpainia are ederragoan egin dugu bazkaria gero. Proiektua ez da ...


YouTube zuzenean

azpi 1456131281766 azpi | 2008-03-03 17:00

Steve Chen, YouTubeko sortzaileetako batek bota du primizia pop17 webguneko bideo-elkarrizketa (nola ez!) batean: YouTube live aurten bertan jarri nahi dute martxan. Alegia, YouTubek bideoak zuzenean emititzeko aukera eskaini nahi du.Antzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten Justin.TV, Ustream, Blog.tv, Stickam,... dardarka egongo dira honez gero. Orain gutxi atera omen zuen Yahoo-k ere antzeko zerbitzua: Yahoo live.Burutazio pare bat etorri zait albistea irakurtzean.Batetik, edonork zuzeneko emisioak egiteko modua izateak iraultza txiki bat ekar dezake, gaur egun hori egitea astuna eta g...


Posterra aireko irudiekin

1
azpi 1456131281766 azpi | 2008-02-25 23:14

Zeru goietatik -satelitetik edo hegazkinetik- ateratako argazkiei begira, orduak egon naiteke. Hango basoa eta hemengo baserria, hango itsas-bazterrak eta hemengo kaleak... Horregatik nago gustora lortu berri dudan posterrarekin.Azpeitia (eta Azkoitia zati bat ere atera zait, zer egingo diogu...) agertzen da poster horretan, ia metro bateko zabalera du.Posterra lortzeko, erresoluzio haundiko irudi bat behar nuen eta Dirson-en webgunean izan nuen hori egiteko modu erraz baten berri. Proba bat egin eta di-da batean nuen gutxigora behera behar nuen irudia. Arazo txiki bakarra: gure herriak bor...


Bilaketen buztan luzea

1
azpi 1456131281766 azpi | 2008-02-21 16:24

Google Analitycs-eko Avinash Kaushik ingeniariak datu interesgarria eman omen zuen Atlantan egindako ebentu batean. Googlen gero eta bilaketa zehatzagoak egiten ditu jendeak. Gaur egun, lehen aldiz, 4 hitzetako testuak bilatzen dira bataz-beste bilatzaile erraldoi horretan.Hau da, jendeak ez du bilatzen "eibar". Bilatzen du, adibidez, "guardiako farmazia eibarren ", "mapa eibar plaza untzaga", "eibar kirol-denda ordutegia"... eta abar. Bataz beste 4 hitzetako "esaldiak" (esaldi baino, "hitz multzoak").Nonbait hitz bakarra jarrita lortzen diren emaitzek ez gaituzte asebetetzen. Chris Anderso...


Innobasque-ren argazkia

5
azpi 1456131281766 azpi | 2008-02-01 09:27

Atzo Innobasque-ren aurkezpena izan zen Euskaldunan. Albistegian ikusi nuen eta atentzioa eman zidan, ikaragarri, eszenifikazioak (beheko argazkia eitb24tik hartu dut).Argazki hori innobazioa edo berrikuntza hitzekin lotzea zail xamarra egiten zait niri, zer nahi duzue esatea.


AEBko Kongresuko Liburutegiak eta Flickr-ek, "Commnos" proiektua abiatu dute. Liburutegiko argazki artxibo erraldoitik egile eskubide problemarik gabekoak, flickr-en jarri dituzte.Labor union parade, NY., May 1, 1911Artxiboa, egon, badago lehendik sarean, noski, eta flickr-eko argazki bakoitzak du horra lotura zuzen bat. Baina informazioa osatu nahi zuten, nonbait, argazkiak katalogatzen laguntzeko (kontrako joera izaten dute batzuk: materiala ondo etiketatu eta katalogatu arte, ez erakutsi!). Etiketatutako argazkiak erakusteko baino, katalogatu gabekoak etiketatzeko baliatu Internet.Zer eg...


Grafikoak di-da batean

azpi 1456131281766 azpi | 2007-12-10 08:53

Proiektu bat baino gehiagotan tokatu zait numero andana bat grafikatu beharra, automatikoki. Tartak, barrak, lerroak... Gustuko lana dut, gainera, hori.Dirudiena baina lan zailagoa da hori automatikoki sarean egitea. Edo zen, esan beharko dugu. Googlek  Google Chart API atera baitu egunotan.Fijatu grafika horren URL edo helbidean. http://chart.apis.google.com/chart?cht=p3&chd=t:12.5,75&chs=500x200&chl=Azpi%7CKaixoHortxe daude grafika egiteko behar diren datuak. Eta irudi bat da!Ez naiz esplikaziotan luzatuko, baina ze sinple egin duten Googlekoek!Orain arte java applet-ak e...


Vision-en misioa

azpi 1456131281766 azpi | 2007-11-28 22:46

Twittervision, flickrvision, wikipediavision... Mezu edo gertaera batzuk mapan (munduan) kokatzeko modu entretenigarri bat dira. Eta fenomeno kuriosoa.Bada, holakoak egitea tokatu zait azkenaldian. Ukpropertyvision, casaszoom eta  betisvision. Ez du ematen ezer askotarako balio dutenik.  Denborapasa bat. Baina, era berean, badute erakargarritasun puntu bat. Hipnotizatuta bezala gera zintezke mugitzen den mapa horri begira. Eta holako gauzak maite ditu, nonbait, blogosferak. Erreferentzia egiten zaie handik eta hemendik holako proiektuei, eta buzz pixkat sortzen da.Garatzailee...