Vision-en misioa

azpi 1456131281766 azpi | 2007-11-28 22:46

Twittervision, flickrvision, wikipediavision... Mezu edo gertaera batzuk mapan (munduan) kokatzeko modu entretenigarri bat dira. Eta fenomeno kuriosoa.

Bada, holakoak egitea tokatu zait azkenaldian. Ukpropertyvision, casaszoom eta  betisvision.



Ez du ematen ezer askotarako balio dutenik.  Denborapasa bat. Baina, era berean, badute erakargarritasun puntu bat. Hipnotizatuta bezala gera zintezke mugitzen den mapa horri begira.

Eta holako gauzak maite ditu, nonbait, blogosferak. Erreferentzia egiten zaie handik eta hemendik holako proiektuei, eta buzz pixkat sortzen da.

Garatzaileen ikuspegitik, horixe da vision hauen misioa: blogosferako arreta erakartzea, zutaz hitzegin dezaten. Marketing tresnak dira, neurri handi batean.

Ikuspegi teknikotik, aldiz, lan erakargarria egin zait. Oso gainetik baino ezagutzen ez nituen zenbait javascript libreria (prototype eta script.aculo.us, batez ere) hobeto ezagutzeko baliatu dut lana.

Eta, egin daitezke gauza politak libreria hauekin, egin daitezkeenez!


Utzi iruzkina: