Kategoria: garapena
Daukadan proiektuan, bi zati daude: aplikazioa, eta sensoreak. Sensoreak arduino makinak dira. Bi garapen lerro independienteak daudenez, egun batzuetan bat eta beste egunetan bestea egingo dut. Lan guztiak egiteko, cryptpad instantzi bat daukat nire eskura tilde.team-i esker (milesker ben!), berton utziko ditudalako egin beharrak. Kodea ere tildegiten. Eginbeharrak antieventeko koadernotxo batean apuntatzen ari naiz, baina defektu profesionala dela eta, digitalean ere eduki nahi Bueno, ba gaur hasi naiz ncurses-entzako tutorial batekin, ideia baita ahalik eta errekurtso gutxien erabilt...
Aspaldi nengoen bultzada berri bat ematea nire ezagutzari. Asko bilatu eta gero, nik uste devemeber egingo dudala: hau da, abendu osoan garatu egunero ordu bat, kosta ahala kosta. Azkenengo urteotan burubelarri egon naiz web garatzen. Beraz, nire apostua izango da C ikastea, berriz, eta teknika defensibo berriekin. Horretarako Learn C the hard way liburua irakurri eta bertan dauden ariketak egingo ditut. Blog hau erabiliko dut nire aurrerapenak jartzeko. Ikusikogu ea zertan geratzen den guzti hau. Ondo lo egiten ez duten bi ume edukita, ez baita hain erreza. Animoak beharko ditut, eh? &...
Aurtengo Otsailaren 28an, J.Saez Gizarte Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleoi etorri zitzaigun, Leioako EHUko irakasle-eskolara, Gizarte Hezkuntzaren historia eta garapenari buruzko hitzaldi bat ematera. Hitzaldian zehar, hainbat kontzeptu eta ideia landu zituen baina, batez ere, ideia nagusiak honakoak direla esan dezakegu: Gizarte Hezkuntza, lehenik eta behin, praktika sozio-hezitzailea da, hainbat agentek aurrera daramatena biztanleria zerbitzatzeko. Bigarrenez, Gizarte Hezkuntza titulazio bat da, unibertsitatean jasotzen dena. Hala ere, honen inguruan aipatu beharra daukagu g...
2009.eko otsailaren 25etik maiatzaren 29ra arte Mintegiaren helburu nagusia Giza Garapenerako Teknologien kontzeptuari heldu eta berau definitzen saiatzea da. Teknologia hauek giza garapen iraunkorra lortzen laguntzen dute, pertsona eta komunitateei lehentasuna emanez. Hainbat ekitalditan, Garapenerako Lankidetzaren gaia jorratuko da, egungo mundu globalizatu honen gorabehera eta pobretutako herrialdeen garapenaren arazoei buruzko ikuspegi zabala eskainiz. Hau guztia, ikuspuntu soziala, ekonomikoa, politikoa eta teknologikotik aztertuz,Lankidetzaren zenbait arloetan ingeniaritza ikasketet...
La Cinquera El Salvadorreko mendialdeko herri ttiki-ttiki bat da. Bertako herritarrek bultzatutako elkarte bateko kidea, René, gure artean izan zen lehengo egunean, euren proiektua aurkezten. El Salvadorreko gerra ostean, bizi berri bati ekin behar izan zioten La Cinqueran, gainerako herrietan bezala. Ez da erraza izaten ari, baina hartu duten bidea guztiz interesgarria da. Oihana da duten ondare ia bakarra, eta hura berreskuratzen eman dituzte azken hamabortz urteak. Orain, egindako lana etorkizunerako bermatze aldera, oihaneko lurrak erosi nahi dituzte, herriarentzat izan daitezen. Eta oi...
Twittervision, flickrvision, wikipediavision... Mezu edo gertaera batzuk mapan (munduan) kokatzeko modu entretenigarri bat dira. Eta fenomeno kuriosoa.Bada, holakoak egitea tokatu zait azkenaldian. Ukpropertyvision, casaszoom eta betisvision. Ez du ematen ezer askotarako balio dutenik. Denborapasa bat. Baina, era berean, badute erakargarritasun puntu bat. Hipnotizatuta bezala gera zintezke mugitzen den mapa horri begira. Eta holako gauzak maite ditu, nonbait, blogosferak. Erreferentzia egiten zaie handik eta hemendik holako proiektuei, eta buzz pixkat sortzen da.Garatzailee...
Azken aldi hontan nago Djangorekin lanean. Gaur, hirugarren aldiz pasatu zait gauza bera: programatu aplikazio oso bat, eta jadanik egiten zuen modulua aurkitu internet bidez.Azkenengo hau mingarriagoa izan da: Djangoren kodigoaren barne zetorren.Azkenengo hau komentarioak egiteko software pakete osoa.Free your source!
Pasa den astean, asteazken gauez, Donostiara joan ginen Unai eta biok. Tabernaz taberna, eta azkenean Zurriola hondartzan dagoen ZM diskotekan egon ginen. Bueltan, Kursaal parean, bikote bitxi batekin egin genuen topo. Brasilgo mutila eta Australiako neska. Unaik mutilarekin hitz egin zuen, espainolez, eta nik neskarekin, ingelesez.Euskal Herria polita dela, eta ea nongoak ginen. Ez omen zuen Eibar ezagutzen (hori bai arraroa). Bilbo eta Donostia erdian, erantzun nien. Eta Bilbo bai, ezagutzen zuela, Guggenheim ikustera joan zirela. Noski, iritzia eskatu nion. Turistikoegia, hori erantzun z...
HTML fitxategi estatikoak eskegitzeko baino ez zen balio internet orain dela ez hainbeste denbora. Testu hutsa baino ez zen jarri. Azkenengo boladan mutimedia ere jartzen zitzaion, eta honez geroztik, herritartu zen internet. Interneteko erabiltzaileek pasiboak ziren. Datuak jaso baino ez zuten egiten.Orain web2.0 deritzonarekin edonork, nahiz eta ezaguera teknikorik ez eduki, jar ditzake bere pentsaerak, argazkiak, etab. Egoera pasibo batetik beste batera mugitu gara, non edonork dauka ezer esaterik. Baina web2.0 ez da gaitasun hori bakarrik (bere AJAX puskarekin).Web2.0 deritzona harago d...
Datorren asteartetik hasita, Goiekik antolaturik interesgarria dirudien hitzaldi sorta bat dago hurrengo bi asteetarako Beasain, Idiazabal eta Zerainen. Partehartzaileak, edukiak eta informazio osagarria azpikaldeko irudian zapalduta ikustea dituzue.Gonbidapen bat bada ere, hitzaldi irekiak izango direla suposatzen dugu. Beasainen asteazkenean AHT Gelditu! Elkarlaneko kide den Iñaki Antiguedadek hitzaldian parte hartuko duela kasu egin.
Dagoeneko 10 hilabete dira Soraluzen bizi ez naizela. Hala ere, hurrundu baino, gerturatu naizenaren sentimendua daukat. Azkenaldian, herri honetan badago hala nolako errebolta bat. Gure herriko garraio publikoa lehen ere ona bazen, are exkaxagoa bihurtu da azkenaldian. Errudunik ez dut bilatuko. Baina garraio publikoaren egituraketa estrategikoaren ondorioekin kontuz ibili beharrean gaudela…hori bai. Herri, eskualde eta lurralde baten, garraio politikak izan dezakeen zeresana jakina da. Eta ez dut nik esaten. Europatik eta partaide diren herrialdeetatik datorkigu mezua. (Ikusi: http://ec.e...
Dagoeneko urte batzuk bai komunikazio munduan murgilduta eta hala ere oraindik eskema zaharren arrastoan segitzen nuen; irakurri bai, irakurri dut dezente komunikazio-molde berriei buruz, baina badakizue, ezagutza teorikoak ezagutza praktikoa lagun ez badu, bide motza du egiteko. Egitate horretaz jabetuta, aurtengo ikasturtean erebaki dut neu ere blogari lanetan hastea.Joxe Aranzabal lankide eta lagunak akuilatu nau; berak gomendaturiko liburu batek (Will Richardsonen Blogs, wikis, podcasts and other powerful web tools for classrooms), berriz, erakutsi dit zelako gauza mordoa egin daitekeen...