Polietika

Jon Abrilen bloga

Leku-aldaketa

jonabril 1456149198743 Polietika | 2009-01-20 16:28

Blogak.com atarian hartu zuen aterpe nire lehenbiziko blogak. Gaur etxe hau utzi eta atari berrira noa, etxera. Hemendik aitzin, orain arteko asmo berarekin, atari berrian egonen naiz. Bisita egitea espero dut. Dagoeneko artikulu berria topatuko duzue bertan: http://www.aralar.net/blogak/jon-abrilGero arte, eta bertan elkar ikusiko dugu.


Zuzena

3
jonabril 1456149198743 Polietika | 2009-01-12 23:37

Juan Martin Elexpuruk atzo Berrian iritzi artikulu aparta idatzi zuen. Bere-berea duen idazteko modu dotorean, zuzen-zuzen heldu zion gaiari: ezker abertzale politiko baten beharra eta ETAren aitzinean hainbaten isiltasuna.Ni lerro hauekin geldituko naiz: "(...) Baina bada hirugarren lerro bat, zabalena eta jendetsuena, borroka armatua amaitutzat eman eta bide politiko soilen aldeko apustua egin nahi duena. Gero eta deserosoago eta deskolokatuago sentitzen da; baina hala ere isilik, erakundearen ekintzen aurrean. Eta hitza lantresna dutenak dira asko: idazleak, kantariak, bertsolariak, kaze...


Orain urte eta erdi inguru lagun batek gonbita egin zidan Facebooken izena emateko. Zer zen ongi ez nekien, baina batez ere bere erabilerari inolako zentzurik ez nion harrapatzen. Urtebete baino gehiagoan kasurik egin gabe ibili naiz. Orain, egun bat bai, eta hurrengoan ere bai, oharrak jasotzen ditut. Gehienak, inguruko jendea. Atzo, ordea, atzerriko pertsona batek idatzi zidan. Mezua virus bat edo spam moduko bat zela pentsatu nuen. Baina sartu, eta keba! Orain 8 urte haren berririk ez dudan pertsona baten berri izan dut. Suediako erakunde batekin egindako proiektuaren harira ezagutu nuen...


Gazte konprometitu, langile, militante eta aktibo batekin bazkaldu dut gaur. Atsegina, hagitz atsegina izan da bazkaria. Elkarrizketa sakona izan dugu, ezker politiketaz, ezkerraz, mamitsua. Halako batean, bazkaltzen ari ginen jatetxeko telebistan (ohitura txarra da telebista paratzea jantokietan!) Britney Spears kantaria agertu da telebistan. Nire lagunaren ordura arteko elkarrizketa eteteko nahikoa izan da. "Onena da", erran dit, bere-berea ohikoa duen segurtasunarekin. Egia erran, deus guti dakit Britney Spearsez. Inoiz aditu dut bere kantaren bat besta giroan, telebistan edo... baina ez...


Absurduen absurdua

jonabril 1456149198743 Polietika | 2009-01-07 22:14

Absurduen absurdua, zentzugabekerien zentzugabekeria beteko da bihar. Ibarretxe, Lopez, Ares, Otegi, DaƱobeitia, Petrikorena, Barrena eta Etxeberria epailearen aurrean eseri beharko dira. Zer eta hitz egiteagatik. Elkarrizketa bat edukitzeagatik.Hitz egitea delitu bada, delitugile berritsua naiz ni. Gizakiok dugun armarik eraginkorrena, hitza, isilarazi nahi badute, ez naute mututuko. Hitza da baliorik gorenena. Eta gatazkaren konponbiderako bide bakarra. Elkarrizketa haiek ez zuten guztion ametsa ekarri, bakea. Baina ezin da etsi. Ezin da mututu. Ezin da isildu. Ezin da geldirik egon. Hitz...


Etorri da Olentzero

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-25 20:40

Atzo, Euskal Herri osoan barna bezala, Berako karriketan ere ibili zen Olentzero. Opor egun batzuk ere oparitu dizkigunez, urte berriarekin itzuliko gara.Eguberri eta urteberri on!


Agortutako kultur eredua

1
jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-23 23:17

Atzo Eusko Legebiltzarrean ikusitakoak agerian utzi du agortua dagoela indarrean dagoen kultur eredua, eta bere kudeaketa. Museo handien aldeko apustua izan da nagusi azken urteotan. Azpiegitura handienen alde. Urte gutian ikusi dugu hegoaldean zenbat eraikin-ikur altxatu diren: Euskalduna, Kursaal, Artium, Guggenheim, Baluarte, Huarte... eta bidean den Balentziaga. Horietako gehienek, publikoaren aldetik arrakastatsu izanagatik ere, ez diote aparteko ekarpenik egin Euskal Herriko kulturgintzari. Aitzitik, sortzaileen aldeko apustua egin beharrean, dirutza ikaragarriak xahutzen dira urtero ...


Txikituaren trikitixa

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-20 00:29

Eusko Jaurlaritzak Kepa Junkeraren proiektuei emandako dirulaguntzen gainean idatzi du Joseba Tapiak. Gai honen gainean nahikoa erranda nago. Hitzez hitz dakart honat."Txikituaren trikitixa" Berrian.


Bardeak, salduta

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-18 00:17

Salgai zegoen, eta saldu dute!Bardeetako tiro poligonoa bertze 20 urtean Espainiako militarren erabilerarako izanen da. Naturgune babestua da. Eta zer axola dio, bonba batzuk botatzeko baino ez da! Guantanamora doazen hegazkin horiek maniobrak egin ditzaten erabiliko da! Naturgunea eta tiro eremua guztiz bateragarriak direla dio tiro eremuko buruak.Polonioa agertu dela? Nori interesatzen zaio hori aztertzea?Inork erraten ez duena da Erriberako udalek 210 milioi euro jasoko dutela trukean. 22 herritik 21ek eman dute aldeko botoa, UPN eta PSNren aginduetara (nahiz kontrako iritzia azaldu izan...


Azala behar du gizonak! Arriskutsuak zirelako, gizateria osotasunean arriskuan jartzen zutelakoan justifikatu zuen Irakeko gerra. Herrialde hura desegin, kaosa nagusitu, eta armagintzarekin ongi aberastu ondotik, Etxe Zuria utzi aitzin bisita egin du Irakera, azkenekoz nonbait. Eta kostako zaio itzultzea.Zapata parea bota zion kazetari batek atzo. Eta zakur deitu, herrialde arabiarretan irain handia. Nork pentsatuko zuen norberaren zapatak bihur zitezkeela arma erasokorra! Lastima muturrean harrapatu ez ziola!Gaur, milaka irakiar eta arabiar atera da kalera, zapatak eskuan. Protestaren, ask...