Absurduen absurdua
Absurduen absurdua, zentzugabekerien zentzugabekeria beteko da bihar. Ibarretxe, Lopez, Ares, Otegi, Dañobeitia, Petrikorena, Barrena eta Etxeberria epailearen aurrean eseri beharko dira. Zer eta hitz egiteagatik. Elkarrizketa bat edukitzeagatik.
Hitz egitea delitu bada, delitugile berritsua naiz ni. Gizakiok dugun armarik eraginkorrena, hitza, isilarazi nahi badute, ez naute mututuko. Hitza da baliorik gorenena. Eta gatazkaren konponbiderako bide bakarra. Elkarrizketa haiek ez zuten guztion ametsa ekarri, bakea. Baina ezin da etsi. Ezin da mututu. Ezin da isildu. Ezin da geldirik egon. Hitzak, elkarrizketak ekarriko dute bakea. Edo armen absurduetara kondenaturik segituko dugu. Edo epaileen absurduetara. Bake ezaren absurdura.
Nik ez dut etsiko. Hitzarekin borrokatzen segituko dut. Ez dakit bertzela egiten. Ez dute bertzelako moduz egin nahi. Horregatik egonen naiz bihar goizean Bilboko epaitegien, absurdua salatzeko, hitza aldarrikatzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: